Ordezkaritza Batzordeko kidea |
Bartzelona, 1948. Enpresa Zientzietan lizentziaduna. Lan ibilbidea Arbora & Ausonia S.L. konpainian hasi zuen, 1972an. Hainbat kargu bete zituen, eta zuzendari nagusi ere izan zen. 1988an Agrolimen-en hasi zen lanean, estrategia zuzendari gisa. 2001ean Agrolimen S.A.ko kontseilari delegatu izendatu zuten. Egun, Agrolimen S.A.ko presidentea da, baita enpresak parte hartzen duen enpresetakoa ere: Affinity Petcare S.A., Preparados Alimenticios S.A. (Gallina Blanca Star), Biocentury S.L., The Eat Out Group S.L. eta Reserva Mont-Ferrat S.A. Arbora & Ausonia S.L. eta Consorcio de Jabugo S.A. enpresetako kontseilari eta idazkaria, Telefónicaren Kataluniako Eskualdeko Kontseiluko kidea, EXEA Empresarial S.L.ko Aholkularitza Kontseiluko kidea eta Roca Junyent-eko Aholkularitza Kontseiluko kidea ere bada. Era berean, Ekonomia Zirkuluko presidenteordea, ESADE Fundazioko Patronatuaren presidenteordea, Lluis Carulla Fundazioko burua, Kataluniako Generalitateko IABko (International Advisory Board) kidea, Familia Enpresaren Institutuko Zuzendaritza Batzordeko kidea, MACBA (Bartzelonako Arte Garaikidearen Museoa) Fundazioko kidea eta FUOCeko (Bartzelonako Unibertsitate Irekirako Fundazioa) kidea ere bada.
Carulla jauna Repsol YPF S.A.ko kontseilari izendatu zuen Akziodunen Batzar Nagusiak 2006ko ekainaren 16an eta berriro hautatu 2010eko apirilaren 30ean.

Azken eguneratzea: 2012 ko otsaila k 29
Akziodunarentzako informazio bulegoa 900 100 100
Castellana paselakeua 278-280
28046 Madril Espainia
infoaccionistas@repsol.com
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.