Juan María Nin Genova - repsol.com

Repsol

Logo Repsol

Ruta

Juan María Nin Genova

Izendapen eta Ordainketa Batzordeko kidea
Estrategia, Inbertsio eta Erantzukizun Sozial Korporatiboko Batzordeko presidentea
Kanpo kontseilari akzioduna (La Caixa taldeko Criteria CaixaCorp, S.A.k proposatuta)


Bartzelona, 1953. Ekonomia-abokatua Deustuko Unibertsitatean, eta Legegintzako masterra London School of Economics and Political Sciences-en. Ibilbide profesionala finantzaketa sektorean hasi zuen, garai bateko Banco Hispano Americanon, 1980an, Nazioarteko zuzendari gisa. 1992an, Banco Central Hispano osatu ostean, Kataluniako lurralde zuzendari eta zuzendari nagusi izendatu zuten eta, bi urte geroago, Merkataritza Bankako zuzendari nagusi eta bankuko Zuzendaritza Batzordeko kide. Santanderrekin bat egin ostean, Juan María Ninek Merkataritza Bankako zuzendari nagusi kargua hartu zuen eta, ostean, Santander Central Hispano enpresetakoa, bankuko Zuzendaritza Batzordeko parte izanez. Lau urte geroago, 2002an, Banco Sabadell-en sartu zen kontseilari ordezkari gisa; gaur egun, kargu hori utzia du. Ibilbide profesional luzea egin du merkataritza-bankuen, nazioarteko bankuen eta banku korporatiboen arloan, eta eskarmentu handia du bankuen bat-egiteak eta erosketak kudeatzen ere. Halaber, kontseilari aritu da zenbait industria- eta zerbitzu-enpresatan. Gaur egun, hurrengo kargu hauek ditu: La Caixa-ko zuzendari nagusia, La Caixa Fundazioko presidenteordea, CaixaBank, S.A.ko presidenteordea, Criteria CaixaHolding, S.A.ko presidenteordea, VidaCaixa Grupo, S.A.ko, Gas Natural SDG, S.A.ko, Banco BPI, S.A.ko, Erste Group Bank, A.G.ko eta Grupo Financiero Inbursa, S.A.B. de C.V.ko kontseilaria, Deustuko Unibertsitateko eta Deusto Business School-eko Kontseiluko kidea, Círculo Ecuestre-ren Zuzendaritza Batzordeko kidea, APDko (Asociación para el Progreso de la Dirección) Akademia Kontseiluko kidea, ESADE Business School Fundazioko nagusia, Federico García Lorca Fundazioko nagusia, Consejo España-Estados Unidos Fundazioko nagusia, CEDE Fundazioko nagusia, Aspen Institute España Fundazioko nagusia, Universitat Oberta de Catalunya-rako (FUOC) Fundazioaren Estrategia Globalaren Kontseiluko kidea, Consejo España-India Fundazioko presidenteordea eta España-China Foroaren Ekonomia Taldeko kidea.

Nin jauna 2007ko abenduaren 19an izendatu zuten Repsol YPF, S.A.ko kontseilari, Administrazio Kontseiluak hala adostuta, eta, ondoren, 2008ko maiatzaren 14an, Akziodunen Batzorde Nagusiak akordioa berretsi zuen.

  • Orrialdea ebaluatu
  • Gogokoetan gehitu
  • Inprimatu
  • Linea Separadora
  • Facebook-en partekatu
  • Twittter-en partekatu
  • Beste gizarte-sareetan partekatu
  • Delicious
  • Menéame
  • Buzz
  • Digg
  • MySpace
  • Wikio

Azken eguneratzea: 2011 ko azaroa k 28

Harremanak

Akziodunarentzako informazio bulegoa 900 100 100
Castellana paselakeua 278-280
28046 Madril Espainia
infoaccionistas@repsol.com

2012ko Akziodunen Batzar Nagusia
          

Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.