Isidre Fainé Casas - repsol.com

Repsol

Logo Repsol

Ruta

   

Isidre Fainé Casas

   

Presidenteordea
Batzorde Delegatuko kidea
Kanpo kontseilari dominikala (La Caixa taldeko Criteria CaixaCorp S.A.k proposatuta)


Manresa (Bartzelona), 1942 Ekonomia Zientzietan doktorea, Business Administration-eko ISMP Harvard Unibertsitatean eta Goi Mailako Zuzendaritzan diplomaduna IESEn. Gainera, Ekonomia Zientzien Errege Akademiako eta Doktoreen Errege Akademiako kidea da. Bankuko ibilbide profesionala Inbertsio zuzendari gisa 1964an hasi zuen Banco Atlántico-n. Ondoren, 1969an, Paraguaiko Banco de Asunción-eko zuzendari nagusia izan zen. Ostean, Bartzelonara itzuli zen hainbat finantza erakundetan erantzukizuneko karguak betetzeko: Banca Riva y García-ko langileen zuzendaria (1973), Banca Jover-eko kontseilari eta zuzendari nagusia (1974) eta Banco Unión, S.A.ko zuzendari nagusia (1978). 1982an La Caixa-n hasi zen zuzendariorde nagusi gisa, eta erantzukizuneko hainbat kargu bete zituen. 1985. urtearen hasieran zuzendari nagusi alboko exekutibo izendatu zuten, eta 1999an erakundeko zuzendari nagusi. Hurrengo kargu hauek ditu egun: Caixabank, S.A.ko presidentea, CECAko (Confederación española de Cajas de Ahorros) presidentea eta La Caixa Fundazioko presidentea. Bartzelonako Uren Sozietate Orokorreko presidenteordea eta The Bank East of Asia Limited-eko eta Criteria Caixaholding, S.A.ko kontseilaria ere bada.

Fainé jauna 2007ko abenduaren 19an izendatu zuten Repsol YPF, S.A.ko kontseilari, Administrazio Kontseiluak hala erabakita, eta, ondoren, 2008ko maiatzaren 14an, Akziodunen Batzorde Nagusiak erabakia berretsi zuen.

  • Orrialdea ebaluatu
  • Gogokoetan gehitu
  • Inprimatu
  • Linea Separadora
  • Facebook-en partekatu
  • Twittter-en partekatu
  • Beste gizarte-sareetan partekatu
  • Delicious
  • Menéame
  • Buzz
  • Digg
  • MySpace
  • Wikio

Azken eguneratzea: 2012 ko martxoa k 13

Harremanak

Akziodunarentzako informazio bulegoa 900 100 100
Castellana paselakeua 278-280
28046 Madril Espainia
infoaccionistas@repsol.com

2012ko Akziodunen Batzar Nagusia
          

Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.