Antonio Brufau Niubó - repsol.com

Repsol

Logo Repsol

Ruta

   

Antonio Brufau Niubó

Antonio Brufau Niubó

Repsol YPF-ko Presidente Exekutiboa 
Batzorde Delegatuko Presidentea
Kontseilari Exekutiboa
Zuzendaritza Batzordeko Kidea
Eragiketa Batzordeko Kidea
 

Mollerussa (Lleida), 1948. Ekonomia Zientzietan lizentziatua (Bartzelonako Unibertsitatea). Ibilbide profesionala Arthur Andersenen hasi zuen, eta bertan kontu-ikuskaritzaren zuzendari bazkidea izan zen. 1988an “la Caixa”n sartu zen, Zuzendariondoko Nagusi gisa. 1999an eta 2004an “la Caixa” taldearen zuzendari nagusiaren kargua hartu zuen, eta 1997 eta 2004 artean, Gas Naturalaren Taldeko presidente izan zen. 

Antonio Brufauk enpresa-ibilbide luzea izan du, eta ibilbide horretan, hainbat kontseiluen zati izan da, besteak beste, ondokoena: Enagás, Abertis, Aguas de Barcelona, Colonial, Suez, eta Caixa Holding, zein CaixaBank France eta CaixaBank Andorra. 2005eko abendura arte, Nazioarteko Merkataritzaren Ganbarako batzorde exekutiboan (ICC) Espainiako kide bakarra izan zen. 2002ko uztailean Bartzelonako Ekonomia Zirkuluaren presidente izendatu zuten, eta kargu hori 2005eko uztailera arte bete zuen.

Egun, Repsol YPF-ren presidentetza exekutiboaz gain, Gas Natural Fenosa-ren presidenteordetza, YFP, SA-ren eta Repsol Fundazioaren presidentetza betetzen ditu. Halaber, European Round Table of Industrialists-en kide da (ERT), Madrilgo Enpresa Konfederazioa-CEOE-ren CEIM-eko Aholkularitza Kontseiluko kidea, Zuzendarien Espainiako Elkarteko eta Círculo de Economía-ko kidea, Instituto Ildefons Cerdà fundazio pribatuko burua, CEDE (Zuzendari eta Exekutiboen Espainiako Konfederazioa) fundazioko burua eta Instituzio arteko GLOBALleida Partzuergoaren Presidentea.

Administrazio Kontseiluak Brufau jauna Repsol YPF, S.A.-ko kontseilari izendatu zuen 1996ko uztailaren 23an; 1997ko ekainaren 6an Akziodunen Batzorde Nagusiak berretsi zuen, eta 1999ko martxoaren 24an, 2003ko apirilaren 4an, 2007ko maiatzaren 9an eta 2011ko apirilaren 15ean Akziodunen Batzorde Nagusiak berriro aukeratu zuen.

Aintzatespenak:


  • Orrialdea ebaluatu
  • Gogokoetan gehitu
  • Inprimatu
  • Linea Separadora
  • Facebook-en partekatu
  • Twittter-en partekatu
  • Beste gizarte-sareetan partekatu
  • Delicious
  • Menéame
  • Buzz
  • Digg
  • MySpace
  • Wikio

Azken eguneratzea: 2011 ko urria k 20

Harremanak

Akziodunarentzako informazio bulegoa 900 100 100
Castellana paselakeua 278-280
28046 Madril Espainia
infoaccionistas@repsol.com

2012ko Akziodunen Batzar Nagusia
          

Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.