a) Eragina
Informazioa helarazteko, atal honetan, Repsol YPF-k "zuzendari"-tzat jotzen ditu Repsol YPF taldeko Zuzendaritza Batzordeko kideak. Informatzeko baizik egingo ez den kalifikazio horrek ez ditu ordezten, ezta konfiguratzen ere, sozietateari aplikatzen zaion araudiko goi-zuzendaritzako beste edukiak (1382/1985 Errege Dekretuak dakarrena bezala), eta, besterik adierazi ezean, ez du baimena emango legearekin edo kontratuarekin zerikusia duten eskubide edo betebeharrak sortzeko, aitortzeko, aldatzeko edo kentzeko.
Ohar honetako informazioa 2010eko ekitaldian Zuzendaritza Batzordeko kide izan diren 6 pertsonari dagokie. Kanpo geratzen dira sozietate nagusiko kontseilariak (izan ere, horiei buruzko informazioa ohar honen 1) 127 atalean sartu dugu).
b) Soldatak
Zuzendaritzak erretribuzio finkoa eta aldagarria jasotzen du. Azken hori urteko bonua da, eta erretribuzio finkoarekiko portzentaje jakin bat bezala kalkulatzen da. Helburu jakin batzuen betetze mailaren arabera jasotzen dira, eta, hala balegokio, urte askoko plan sustagarrietako ordainketen arabera.
2010eko ekitaldian, Zuzendaritza Batzordeko kide izan direnek jasotako zenbatekoa guztira 11,593 milioi eurokoa izan da, ondoren adierazten denaren arabera:
| Kontzeptua | Milioi euro |
|---|---|
| Soldata | 4,973 |
| Bidai sariak | 0,345 |
| Ordainsari aldagarria | 5,902 |
| Ordainsaria salgaietan | 0,473 |
c) Zuzendarien aurreikuspen plana eta iraunkortasunaren saria
2010. urteari dagokion ekarpenen zenbatekoa 1,328 milioi eurokoa da, Taldeak bere zuzendaritzako langileentzat egina.
d) Pentsio-funtsak eta aseguru sariak
2010ean Taldeak eginiko ekarpenen zenbatekoa, pentsio-funts eta planen legera egokitutako eta zuzendaritza kideekin duen pentsio planei dagokienez (ikusi 3.3.17. oharra eta 18. oharra), istripu eta bizi-aseguruek ordainduriko sarien zenbatekoekin batera, 0,443 milioi eurokoa izan da. (Aurreko b) atalean emandako datuetan agertzen da diru kopuru hau).
Zuzendaritzako langileak Repsol YPF Taldeko administratzaileak eta zuzendaritzakoak aseguratzen dituen ardura zibileko poliza berarekin aseguratuta daude.
e) Aurrerakinak eta emandako kredituak
2010eko abenduaren 31n, Sozietateak bere zuzendaritzako kideei emanak dizkien kredituen kopuru osoa 0,226 milioi eurokoa da, eta horiek % 2,80ko batez besteko interes tasa sortu dute ekitaldi honetan. Kreditu horiek guztiak 2003ko ekitaldia baino lehen eman ziren.

Azken eguneratzea: 2011 ko martxoa k 28
Akziodunarentzako informazio bulegoa 900 100 100
Castellana paselakeua 278-280
28046 Madril Espainia
infoaccionistas@repsol.com
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.