
| Upstream-eko Zuzendaritza Nagusia Zuzendaritza Batzordeko Kidea Eragiketa Batzordeko Kidea |
|---|
Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Teknikari komertziala eta Estatuko ekonomista 1981az geroztik. Lanbide ibilbide luzea du energia sektorean eta, bereziki, Repsol-en. Petrolio eta Gas zuzendariorde nagusi gisa, Industria Ministerioan, Espainia Europako Merkatu Komunean sartzeko negoziazioetan eta Espainiako Petrolio Monopolioaren (CAMPSA) egokitzapenean parte hartu zuen, baita Espainiako gas industriaren garapenean ere.
1987. eta 1991. urteen artean kargu hauek izan zituen: Hidrokarburoen Institutu Nazionaleko zuzendari komertziala, Repsol Petróleo-ko Marketing zuzendari nagusia, Repsol, S.A.ko zuzendari nagusi komertziala eta, 1991ko abenduan, Petrolio Produktuen Repsol Komertzialeko zuzendariorde exekutibo izendatu zuten. Azken kargu horretan jarraitu zuen 1996ko maiatzean Industria eta Energia Ministerioko Energia eta Baliabide Mineralen Estatu idazkari izendatu zuten arte.
2003an, Repsol-era itzuli ondoren, Zerbitzu Partekatuen zuzendari korporatibo izendatu zuten. Gaur egun, 2005eko urtarrilaz geroztik, Upstream-eko zuzendari nagusia da, eta kargu hori Repsol Sinopec Brasil-go Administrazio Kontseiluko buru karguarekin bateratzen du 2010. urte amaieratik.

Azken eguneratzea: 2011 ko uztaila k 12
Akziodunarentzako informazio bulegoa 900 100 100
Castellana paselakeua 278-280
28046 Madril Espainia
infoaccionistas@repsol.com
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.