| Pertsonen eta Antolaketaren Zuzendari Nagusia Zuzendaritza Batzordeko kidea |
|---|
Goi ingeniari industriala, Madrilgo Ingeniari Industrialen Goi Eskola Teknikoan. Antolaketa Industriala espezialitatea.
Bere lanbide jarduerako lehenengo urteak siderometalurgia sektorean egin zituen, eta, ondoren, urtebetez Pittsburgh - AEBetan lan egin zuen, kolaboratzaile gisa Carnegie-Mellon University-n, “Engineering and Public Policy” Departamentuari lotuta.
Ondoren, oposizio bidez, Industria eta Energia Ministerioko Ingeniarien Taldean sartu zen. Bertan, Nazioarteko Industria Harremanetako zuzendariorde nagusi postua bete zuen. Denbora tarte horretan, alde biko nazioarteko industria harremanen ardura izan zuen, bai eta Europar Batasunarekin ere, eta Espainia Europako Komunitate Ekonomikoetan sartzeko negoziazioetan parte hartu zuen. Ondoren, Plangintza Energetikoko Zuzendariordetza Nagusiko arduradun izan zen, Ingurumen, Ikerketa eta Garapen arloetan barne, sektore energetikoan.
1994an Grupo Repsol-en sartu zen Repsol YPF-ko Ingurumen zuzendari gisa, eta gero Ingurumen, Segurtasun eta Kalitate zuzendari postua hartu zuen.
2007ko maiatzaz geroztik Baliabideen zuzendari nagusi kargua izan zuen, 2005az geroztik arlo horretako zuzendari korporatiboa izan ondoren, eta bere ardurapean izan ditu Ingeniaritza, Teknologia, Aseguruak, Erosketak eta Kontratazioak, Informazioaren Sistemak eta Ingurumena eta Segurtasuna Zuzendaritzak.
Gaur egun, Pertsonen eta Antolaketaren zuzendari nagusia da.

Azken eguneratzea: 2011 ko urria k 24
Akziodunarentzako informazio bulegoa 900 100 100
Castellana paselakeua 278-280
28046 Madril Espainia
infoaccionistas@repsol.com
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.