Toni Bouren garaipena Portugaleko Trialeko Sari Nagusian - repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > Lehiaketa > Triala > Albisteak
Toni Bouren garaipena Portugaleko Trialeko Sari Nagusian

Copy Repsol

Toni Bou izan da Trialeko Portugaleko Sari Nagusiaren garailea, Irlandako lehen zitak ez bezala, lehiatzeko egun bakarra izan duen proba. Repsol pilotua izan da ibilbide aldakorra eta teknikoki interesgarri bati eman zaizkion bi itzulietan nagusi. Ibilbideak zati hezeak eta guztiz lehorrak zituen tarteka. Emaitza horri esker, gainera, sailkapen orokorraren lider bakarra jarri du.

Bouk lau puntuko abantaila atera dio ondorengo arerioari lehen itzulian, eta bigarrenean, are gehiago, puntu bakar bat ere gehiatu ez duen pilotu bakarra izan delako. Bere taldekidea, Takisa Fujinami, ez da ongi ibili eta seigarren bukatu du azkenean. Hala ere, japoniarrak Repsol Montesa – HRC taldearen garaipen berri bat lortzen lagundu du, marken sailkapenaren buruan zuen abantaila areagotu duena.

Trialeko Munduko Txapelketaren hurrengo zita bi egunekoa izango da, maiatzaren 16 eta 17, eta Carlislen lehiatuko da (Britainia Handia).

Toni Bou
“Motoan oso eroso ibili naiz, baina sufritu ere sufritu dut, trial nahiko erraza izan delako nire ustez. Badakigu halako baldintzetan berreskuratzerik ez dauden zenbait puntu gehitzea eragin dezakeen akatsen bat egin daitekeela erraz. Garaipena oso garrantzitsua da, sailkapen orokorrean zegoen berdinketa hautsi delako eta orain lider bakarra naizelako. Adam [Raga] oso sasoi onean dago, gaur ere hori ikusi dugu, eta inolako zalantzarik gabe, denboraldi osoan zehar, ahal dugun guztia eman beharko dugu”.

2009/04/27

Azken berriak

> Toni Bou, hirugarren Baionan
> Toni Bou, Outdoor Trialeko liderra Irlandako zita bikoitzaren ondoren


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.