Laia Sanzek irabazi du Emakumezkoen Trial Outdorreko Munduko Txapelketarako puntuak ematen dituzten hiru probetariko lehenengoan, Andorran. Garaipen horrekin, Laiak bere Munduko baderatzigarren Txapelketa izango zenaren bidea modu ezin hobean hasi du, bi itzulietan erraz irabaziz.
Aurretik botatako uraren ondorioz, lurra nahiko labainkor zegoen, eta Repsoleko pilotuak 8 punturekin bukatu du lehenengo itzulia, bigarren sailkatuak metatu dituenen erdia. Bigarren aldiz igaro denean, eta gutxiago labaintzen zuenean, Laia Sanzek are gehiago hobetu du bere marka, eta 3 puntu gehiago besterik ez ditu lortu, bere ondorengo arerioek, Rebekah Cook eta Joanne Coles, baino zortzi puntu gutxiago. Haiek osatu dute podioa.
Emakumezkoen Trial Outdorreko Munduko Txapelketa erabakiko duten beste bi zitak Frantzian eta Italian ospatuko dira, irailaren 12an eta 18an, hurrenez hurren. Aurretik, uztailak 19an eta 25ean, Europako Txapelketako azken bi probak lehiatuko dira. Han, Laia Sanzek kontinenteko bere zortzigarren titulua lor dezake, bata bestearen ondoren.
Laia Sanz
“Nire helburu bakarra irabaztea zen, beraz, pozik nago hori lortu izanarekin eta txapelketa modurik onenean hasi dudalako. Hala ere, oso zorrotza naiz nirekin eta lehenengo itzulian akats gehiegi egin ditudala uste dut, zonetan atzeratu naizelako eta, ondorioz, galdutako denbora berreskuratu nahi izan dudalako. Bigarren itzulian, erritmo egokia erabili dut eta askoz ere erosoago ibili naiz”.
2009/06/30
Azken berriak
> Toni Bou Trialeko Munduko Txapelketaren lider jarraitzen du Italian hirugarren bukatu ostean
> Repsoleko pilotuek asteburu ezin hobea burutu dute Japonian
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.