Toni Bou, hirugarren Baionan - repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > Lehiaketa > Triala > Albisteak
Toni Bou, hirugarren Baionan

Copy Repsol

Espainiako Trialeko Txapelketaren bigarren proba lehiatu da Baionan, eta han, Repsol Montesa – HRC taldeko Toni Bou pilotuak hirugarren bukatu du. Repsol pilotuak 13 puntuko zigorrarekin bukatu du, horietatik hamar bi hutsegiteri zegozkienak. Emaitza horrekin, munduko Txapelduna sailkapen orokorraren bigarren postuan kokatu da.

Taldekidea duen Laia Sanz pilotuak laugarren postua lortu du TR2 mailan, 38 puntuko zigorrarekin. Aurreko proban lortu zuen emaitza berbera izan da, nahiz eta oraingoan podiotik zazpi puntura bakarrik amaitu duen.

Trialeko Espainiako Txapelketarako puntuagarria den hirugarren proba uztailaren 12an lehiatuko da Pobladura de las Regueras herrian (León).

Toni Bou
“Betikoa izan da. Oso indartsu dabiltzan bi arerio, eta oraingoan, nik bi akats egin ditut, gainera. Bi gauza horiek elkartuta, gaurko emaitza lortzen da. Horren maila altuko arerioekin, benetan zaila da akatsak berreskuratzea”.

Laia Sanz
“Askoz ere pozago nago emaitza honekin aurreko proban llortu nuen laugarren postuarekin baino. Ongi ekin diot lehen itzuliari, baina lehenengo unetik nahiko gaizki ibili naiz denborarekin eta, azkenean, akats gehiegi egin ditut azkar ibiltzeagatik”.

2009/04/20

Azken berriak

> Toni Bou, Outdoor Trialeko liderra Irlandako zita bikoitzaren ondoren
> Laia Sanz, As sariak jasotzeko proposatua


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.