Repsoleko Toni Bou pilotuak Trialeko Munduko Txapelketaren sailkapen orokorraren buruan jarraitze du lehiaketaren zortzigarren lasterketan hirugarren izan eta gero. Aurreko sei probak irabazi ondoren, eta txapelketa bukatzeko hiru besterik falta ez direnean, Italiako Barzioko herrian igandean lehiatu zen probako podioarekin, Repsol pilotuak hurbilen duen arerioari 14 puntu ateraten dizkio.
Taldekidea duen Takahisa Fujinamik lehenengo itzulia menderatu du eta azken zatian egin dituen akatsek utzi dute garaipenik gabe. Japoniarra bigarren izan da hirugarren aldiz, jarraian, eta horri esker, sailkapen orokorrean leku bat aurrera egin eta hirugarren jarri da.
Datorren asteburuan, Trialeko Munduko Txapelketako hurrengo lasterketa La Rabassan izango da (Andorra), non, larunbatean, Laia Sanz bere bederatzigarren Munduko Txapelketa izango zena lortzeko arituko den eta hurrengo eguenan, Toni Bouk lidergoa defendatuko duen txapelketako bederatzigarren eta azkenaurreko proban.
Toni Bou
“Akats sinestezinak egin ditut lehenengo itzulian, eta bigarrenean, lan gogorra egin dut egoera zuzentzeko, ona ez zena. Garaipenen bolada hausteaz gain, aurtengo emaitzarik eskasena lortu dut. Halere, txapelketaren une honetan eta gauzak nola doazen ikusita, hirugarren bukatzea lan txarra ez da.”
Takahisa Fujinami
“Ez dakit zer gertatu den, baina azken zatietan, egin behar ez nituen zenbait akats egin ditut eta garaipena galdu dut. Aurreko proban, Japonian, gutxigatik egin zidan ihes garaipenak, eta gaur ere eskuan ikusten nuen. Ongi dago bigarren postua, baina, jakina, oraingoan ere ez nago pozik”.
2009/06/22
Azken berriak
> Repsoleko pilotuek asteburu ezin hobea burutu dute Japonian
> Toni Bouk bere ondoz ondoko laugarren titulua lortu du eta Takahisa Fujinami gutxigatik ez da podiora igo
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.