Toni Bouk bere ondoz ondoko laugarren titulua lortu du eta Takahisa Fujinami gutxigatik ez da podiora igo - repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > Lehiaketa > Triala > Albisteak
Toni Bouk bere ondoz ondoko laugarren titulua lortu du eta Takahisa Fujinami gutxigatik ez da podiora igo

Copy Repsol

Asteburu bikaina izan da Toni Bourentzat, Trialeko Britainia Handiko Sari Nagusian, non lehiakortasun handiko proban garaipena lortu duen. Zortzi puntuko zigorra izan du zonetatik lehenengo aldiz igarotzean, haren arerio nagusiak bezainbeste, Adam Raga. Baina bigarren itzulian, bost puntu bakarrik jaso ditu eta, horri esker, lortu du garaipena, eta asteburu bikaina.

Aurreko egunean bularraldean kolpe gogor bat hartu eta lehiaketa utzi behar izan bazuen ere, hobeto zegoenez, Takahisa Fujinamik proban hartu zuen parte eta podiotik puntu bakarrera gelditu zen. Munduko Txapelketaren hurrengo bi probak Motegin (Japonia) izango dira, ekainaren 6an eta 7an. Toni Bouk bederatzi puntuko aldea du sailkapen nagusian bigarrenarekiko, ondoz ondoko bere lau garaipenei esker.

Laia Sanz indartsu hasi da emakumezkoen Europako Txapelketan, eta jaun eta jabe izan da Krzeszowice-ko proban (Polonia). Repsoleko pilotuak modurik onenean hasi du kontinenteko bere zazpigarren tituluaren defentsa, eta 2 puntuko zigorrarekin (itzuliko bana). Bigarren eta hirugarren diren Rebekah Cook-ek (Sherco) 7 puntu eta Iris Krämer-ek (Scorpa) 15 lortu dituzte, ordea. Europako Txapelketako beste bi proba gelditzen dira, Pragelaton (Italia) eta Tanvalen (Txekiar Errepublika) lehiatuko direnak uztailak 19 eta 25ean, hurrenez hurren.

Toni Bou
“Oso pozik nago garaipenarekin, asko sufritu dugulako. Lehen itzulian ezeroso ibili naiz motoak izan dituen arazoengatik, baina bigarrenean konpondu dugu hori. Hala ere, bost puntu galtzea eragin dizkidan akats inozo bat egin dut eta bukatu arte kontu handiz ibiltzera behartu bau horrek. Asteburu berean bi garaipen eta hoiri dagozkien puntuak, lor daitekeen balantze onena dira.”

Takahisa Fujinami
“Atzoko kolpearen ondoren, gehiago ezin da eskatu. Minez lehiatu naiz eta, gainera, zonak ireki ditut eta hori beti da oztopo bat. Baldintza horietan, ona da posiotik puntu bakar batera gelditzea. Orain, hurrengo bi probak ditut buruan, nire herrialdekoak. Espero dut baldintzarik onenean egotea, Toniren bolada onari amaiera emateko.”

Laia Sanz
“Trialak bi zona selektibo zituen eta proba aurretik egin duen euriak lehenengo itzuliaren zailtasuna areagotu du. Ongi sentitu naiz motoan eta oso kontzentratuta aritu naiz, eta bi gauza garrantzitsuak dira. Horrela hastea gerta daitekeen gauzarik onena da.”

2009/05/18

Azken berriak

> Toni Bouren garaipena Portugaleko Trialeko Sari Nagusian
> Toni Bou, hirugarren Baionan


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.