Toni Bou da Trialeko Munduko Txapelketaren lider berria, Newcastle-en lehiatu zen Irlandako Sari Nagusiaren ondoren. Aurreko egunean lortu zuen bigarren postuaren ondoren, Repsol pilotuak denbora aparta lortu du. Takahisa Fujinamik ezin izan zuen lehen eguneko podioa errepikatu.
1. eguna
Repsoleko Toni Bou eta Takahisa Fujinami pilotuek bigarren eta hirugarren bukatu zuten, hurrenez hurren, Trialeko Irlandako Sari Nagusiaren lehen egunean, iragan larunbatean aire libreko Txapelketa horren edizio berriari hasiera eman zion proban. Zailtasun maila handia zen eta hezetasunaren ondorioz, zona labainkorrak zituen. Bouk bi puntu eman zizkion etorkizuneko irabazleari lehen itzulian, azkenera arte lortzeko lehiatu zen garaipenetik aldendu zituen puntu berberak. Fujinamik bosgarren posizioan bukatu zuen lehen itzulia, baina bigarrenean, bere taldekideak baino bi puntu gehiago bakarrik izan zituen eta hirugarren jarri zen.
2. eguna
Bouk aurreko egunekoa baino ibilbide lehorragoan, nahiz eta oraindik ere labaintzen zuen, bigarren itzuli aparta egin zuen. Egungo Munduko Txapeldunak hiru puntuko zigorrarekin bukatu du itzulia, Takahisa Fujinamik, Repsol Montesa-HRC-ko taldekidea, baino bederatzi gutxiagorekin. Japoniarrak bigarren egunean asko egitea espero zuen, baina lehen itzulian asko galdu du eta bigarren onena izan da eta ezin izan du podioa errepikatu. Bouren eta Fujinamiren emaitzak bi egunetan taldeari puntu onak eman dizkio eta, ondorioz, marken sailkapenaren buruan zuen abantaila areagotu da.
Toni Bou
“Araudi berriaren ondorioz, lehen itzulian ordu erdi galdu dugu eta, ondorioz, nahiko azkar joan behar izan dugu. Jakina, gaur atzo baino pozago nago. Lehen itzulia nahiko parekatua izan da eta bigarren bukatzea ez nuen gogoko. Hobetu behar nuen eta lortu dut, bigarren itzuli aparta izan denean”.
Takahisa Fujinami
“Gaur asko egitea espero nuen, baina egia esan, ez dut egunik onena eduki. Lehen itzulian ez zaizkit gauzak uste bezala atera eta bigarrenean, nire aurreko puntuak hobetu eta erdira jaistearekin ez dut nahikoa eduki”.
2009/04/06
Azken berriak
> Laia Sanz, As sariak jasotzeko proposatua
> Toni Bouk garaipena lortu du Espainiako Trial Txapelketaren azken proban
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.