Toni Bou, berriz ere Indoorreko Espainiako Txapeldun bilakatzeko urrats batera - repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > Lehiaketa > Triala > Albisteak
Toni Bou, berriz ere Indoorreko Espainiako Txapeldun bilakatzeko urrats batera

Copy Repsol

Repsoleko Toni Bou pilotua berriz ere Espainiako Trial Indoor bilakatzeko zorian dago, azken bi urteetan lortu bezala. Bouek Ciutat de Girona Indoor Trialaren hogeita bigarren edizioa irabazi du, urteko hirugarren proba puntuagarria dena, eta hiru garaipen lortu ditu aurten honekin. Repsol Montesa – HRC taldeko pilotuak nahikoa du hurrengo probaren lehenengo bosten artean sailkatzearekin titulua berriro irabazteko.

Bouek ez zuen puntu bakar bat ere ez galdu Gironako probaren sailkapeneko itzulia osatzen zuten lau zonetan. Azkenean, sei zonarekin eta lasterketarekin, munduko txapeldunak ziurtatzea erabaki zuen eta oztopo luzeetan eta teknikoetan zeuden oztopoetan denbora gehiegi erabiltzeagatik puntuak galtzea erabaki zuen, akatsik ez egiteko. Bere kontuko zazpi puntuetatik hiru horrela egin zituen eta beste biak txapelketako hirugarren lasterketa hau paraleloan ixten zuen lasterketan ziurtatu nahi izanagatik.

Trial Indoorreko Espainiako Txapelketa abenduaren 27an bukatuko da, A Coruñan lehiatuko den proban.

Toni Bou
“Gironan irabazi nahi nuen eta gaur arte ez nuen hori lortu. Falta zitzaidan proba garrantzitsu bat zen. Oso trial erraza iruditu zait, baina zonetan denbora gehiegi erabiltzea edo azkar ibili eta akatsak egin aukeratu beharra zegoen. Lehenengoa egitea erabaki dut, horren txapelketa laburrean, ondorio txarrak izan ditzakeelako arerioekiko puntuak galtzea. Aurten parte hartu dugun lau txapelketak irabazi nahi ditut. Irabazi ditugu Munduko bi txapelketak eta hau ere bide onetik doa, eta Espainiako aire librekoan ere ongi ibiliko naizela uste dut.”

2009/11/02

Azken berriak

> Toni Bouren garaipen berria eta Trialeko Espainiako Txapelketa eskura
> Laia Sanzek garaipen berri batekin egiaztatu du bere titulua


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.