Repsoleko pilotuak 2012ko X-Trialeko Munduko Txapelketarako puntuagarria den hirugarren proban irabazi du, asteburu honetan, Marseillan. Garaipen honekin Toni Bouk aldea handitu du sailkapen orokorrean, eta, dagoeneko, 21 puntuko aldea du bigarren pilotuarengatik, hots, Adam Ragarengandik. Takahisa Fujinami bere taldekidea laugarren izan zen.
Beste urte batez Toni Bou erabat nagusitzen ari da lehiakideen aldean. Asteburu honetan, espainolak hirugarren garaipena jarraian lortu du X-Trialeko Munduko Txapelketan. Denboraldi hasiera ikusgarri horri esker, sailkapen orokorrean alde handia du, oraindik txapelketaren erdira heldu ez bagara ere.
Repsoleko pilotua, lehendabizi, kalifikazioan irabazi zuen, ostiralean; 6 puntu egin zituen. Finalerdian ere onena izan zen, puntu batekin bakarrik, eremu luzeetan bere alderik agresiboena erakutsiz, gehienezko denbora gainditzeagatik zigorrik ez jasotzeko. Lehen oztopoan bost puntu egin arren, Bouk garaipena ziurtatu egin zuen, sasoi bikaina agertuz, gainera.
Bestalde, Takahisa Fujinami laugarren izan zen proban, finalera heltzea lortu zuelako, kalifikazioan 23 puntu (bosgarren postua) eta finalerdian 15 puntu lortuta. Repsol taldeko japoniar pilotuak ezin izan zuen borrokatu ohorezko posizioengatik finalaren hasieran, erorketa gogorra izan zuelako. Horren eraginez, gainerako eremuetan hola-hala ibili zen. Fujinami sailkapen orokorreko laugarren postuan kokatu da, 9 puntura bigarren eta hirugarrenarengandik, 39 puntutara berdinduta daudenak.
X-Trialeko FIM Munduko Txapelketaren hurrengo proba martxoaren 3an izango da, Madrilen. Laugarren proba izango da. Horren aurretik, datorren astean, denboraldiko proba klasikoetako bat izango da: Bartzelonako Indoor Triala. Aurten ez da proba puntuagarria izango Munduko Txapelketarako.
Toni Bou
"Eremuak oso luzeak ziren, eta teknika ona izateaz gain, azkar ere joan behar genuen, denbora-muga gainditu gabe egiteko. Arriskatzea erabaki dut, eta horri esker, finalerdia bigarrena baino sei puntu gutxiagorekin bukatzea lortu dut. Ez dut planteamendua aldatu finalean. Hasieran, lehen oztopoan, bost puntu egin ditut, azkarregi joateagatik. Lasterketa ona egin dut eta oso ongi sentitu naiz berriro motorrean, neure buruarengan konfiantza izanda. Sasoi onean nago, erabat gozatzen dut eta garaipen bakoitzak borrokatzen jarraitzeko motibatzen nau".
Takahisa Fujinami
"Niretzat oso garrantzitsua zen finalean egotea berriz, eta ozta-ozta lortu dut, finalerdi lehiatsuaren ondoren. Pena izan da Tonirekin [Bou] paraleloan egindako lasterketan erortzea. Irabazi nahi nion, egoera berean legokeen beste edozein lehiakideri bezala, baina lurrera erori eta sorbaldan kolpe handia hartu dut. Egoera horretan, eta banakako lehen eremuan beste bost puntuko zigorra izanda, ezin nuen besterik egin".
Azken berriak
> Toni Bouk bigarren proban ere irabazi du, Ginebran
> Toni Bouk garaipenarekin hasi du X-Trialeko Munduko Txapelketa
2012/01/30
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.