Repsoleko Toni Bou pilotuak aurrera pauso ikaragarria eman zuen igandean Trialeko Espainiako Txapelketa irabazteko erronkan, El Peñoneko Trialean irabazi ondoren, lehiaketa horren azkenaurreko proba puntuagarrian. Repsol Montesa –HRC taldean taldekidea duen Laia Sanzek denboraldiko lehenengo podioa lortu du TR2 mailan, aurreko probetan ere oso hurbil eduki zuen emaitza.
Bouek azken unera arte egin behar izan zuen lan gogorra, eta podiora bere ondoan igo ziren arerioek baino, Jeroni Fajardo eta Albert Cabestany, hiru puntu gutxiagorekin bukatu zuen. Aurretik lehiatu ziren lau probetatik hiru irabaziz, Repsoleko pilotuak nahikoa izango du lehiaketa itxiko duen lasterketan lau puntu irabaztearekin bere palmaresean titulu bat gehitzeko.
Laia Sanzek, bestetik, ihes egin dion garaipen bat lortzeko zorian egon da. Harri baten gainetik igarotzean, hautsi egin da eta bost puntuko zigorra jarri diote; irabazletik alde horrekin bukatu du. Emaitza horrekin, Laia Sanz hirugarren jarri da maila horren sailkapen orokorrean.
Trialeko Espainiako Txapelketaren aurtengo edizioa azaroak 15ean, Cal Rosal Kononian, Bartzelonan, ospatuko den lehiaketarekin bukatuko da.
Toni Bou
“Titulua hurbilago dugu, bana oraindik ere proba bat gelditzen zaigu eta gauzak ongi egiten jarraitu behar dugu. Adam Ragaren lesioak arerio garrantzitsu bat kendu digu, baina gaur argi gelditu da bai Jeroni [Fajardo] bai Albert [Cabestany] gogor dabiltzala. Zenbait akats tentel egin ditut eta oso hurbil eduki ditut.”
Laia Sanz
“Jakina, oso pozik nago emaitzarekin, baina zertxobait zapuztuta ere bai, irabazi nezakeelako. Zorte txarra eduki dudala uste dut, bigarren itzulian harri bat zapaldu eta hautsi egin delako, eta mugitu egin da. Bost puntu horiek behar nituen garaipena lortzeko”.
2009/10/26
Azken berriak
> Laia Sanzek garaipen berri batekin egiaztatu du bere titulua
> Laia Sanz: “Zenbat eta zailagoa izan triala, are eta handiagoak izan daitezke aldeak”
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.