Nani Romak garaipena lortu du bere BMW X3 CC autoarekin - repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > Lehiaketa > Triala > Albisteak
Nani Romak garaipena lortu du bere BMW X3 CC autoarekin

Copy Repsol

Dakarra bukatu eta bost hilera, Nani Roma lehiaketara itzuli da Raiden Munduko Txapelketaren proba batean, eta modurik onenean gainera: garaipen batekin. Mitsubishik duela zenbait hile goi mailako lehiaketa uzteko hartu zuen erabakiak, zalantzako aldi bat ireki zuen, eta Romak bere BMW X3 CC-arekin Rally Transiberikoan egin duen lehenengo agerpenarekin argitu dira. Pilotuak BMW X3 CC-arekin egingo dituen urteko gainerako probetan Repsolen laguntza edukiko du, eta 2006ko Dakarreko hirugarren sailkatuaren auto berriak haren koloreak izango ditu.

Kronometratutako mila kilometrotatik gora Portugalgo pistetatik izango da Repsol pilotuaren esperientzia berria, gainera kopilotu berria izango duena. Michel Perin frantsesa, hiru aldiz Dakarra irabazi duena 90ko hamarkadan, Pierre Lartiguerekin. Haren esperientzia Nani Romarenari gehituko dio proiektu berri honetan. BMW X3 CC-a gidatzen izan dituen lehenengo sentsazioak oso onak izan dira, nahiz eta Repsol pilotuak badakien aldaketei eta egoera berriei egokitu beharko duela, eta hurrengo egunak lasai hartuko ditu.

Auto berria gidatzen azaltzea oso itxaropentsua izan da Nani Roma ilusioz eta moibatuta hasiko duen etorkizuneko proiektuarentzat, bere autoaren etekina oso ona izan baita. Rally Transbiberikoaren atariko probaren hiru kilometroak laburrak izan dira, baina argi uzten dute lehenengo kilometrotik hasita garaipena lortzeko gogoa duen markaren ahalmena.

Nani Roma
“Oso pozik nago horrela hastearekin, baina asko kostatu zait. Gauza berri asko dago, autoa, kopilotua, eta zaila izan da erritmo ona hartzea. Akats ugari egin ditut, oso azkar balaztatu dut askotan, baina hala ere, prologoa irabazi dut eta hori ona da, oso lehiakorrak izan gaitezkeela argi uzten baitu horrek. Lasterketa oso luzea izango da, bero handia egingo du, eta ez da erraza izango, baina gogoz nago, pozik lehenengo emaitza honekin, eta hurrengo egunotan lasai ibili beharko dugula badakit. Garrantzitsua izango da ikastea, autoari egokitzea eta Michelekin bat egitea [Perin]. Hori guztia ez da erraza izango, baina oso pozik nago hona iritsi naizelako; autoa lehiakorra da, Michelek esperientzia asko du eta ni oso motibatuta eta sasoian nago.”

2009/06/19

Azken berriak

> Ospitaleko alta eman diote Marc Comari
> Marc Comari ebakuntza egin diote USP Institut Universitari Dexeus-ean


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.