Repsoeko pilotua den Marc Comari gaur egin diote ebakuntza USP Institut Universitari Dexeusean ezker klabikulako eta eskuko hausturak osatzeko, Munduko Txapelketarako puntuak ematen dituen Sardiniako Rallyaren laugarren etapan lurrera erori zenea. Coma maiatzak 31an, igandea, sartu zen ospitalean, Sardiniatik iritsitakoan. Bere lesioen nondik norakoak aztertu ondoren, gaur, asteartea, ebakuntza egitea erabaki zen.
Team Repsol KTM-eko pilotua 13:30etan eraman dute ebakuntza-gelara eta hiru ordu iraun ditu ebakuntzak. Ebakuntzan, Xavier Mir eta Víctor Marled doktoreak, USP Institut Universitari Dexeuseko eskuaren zirujia eta mikrozirujia unitatekoak, murrizketa irekia eta finkatzea egin diote 9 zulodun titaniozko plaka batekin, ezker klabikulan. Eragiketa berean, ezker eskuturrean erradioan eragina zuen haustura ere osatu diote. Murrizketa irekia eta finkatzea egin diote, 11 zulodun titaniozko triangelu formadun plaka batekin.
Repsol pilotuak 48 eta 72 ordu bitartean egon beharko du ospitalean eta tratamendu antiinflamatorio gogorra hartu beharko du, eta epe horretan, ongi badoa, alta emango diote.
Xavier Mir doktorea
“Marc Coma igande gauean iritsi zen Sardiniatik eta berarekin zekartzan erradiografikoetan, ezker besoan lesioak ikusten ziren. Hiru dimentsioko TAC bat egin genion, eta klabikulan oso desplazatuta zeuden zati ugariko haustura zuela ikusi genuen, eta baita erradioan ere, eskuturraren inguruan, esku horretako giltzadura kaltetzen zuena. Hasieran, 24 orduz itxarotea nahiago izan genuen, Sardiniako bularraldeko kolpeak eraginik izan zuen edo ez ikusi arte. Gaur, ebakuntza egin diogu, klabikulan, 9 iltzerekin finkatu diogu plaka. Eskuturrean ere, triangelu formadun plaka bederatzi torlojurekin finkatu diogu, eskuturra bere lekuan finkatzeko. 48 eta 72 ordu bitartean edukiko dugu zaintzan, eta dena ongi badoa, ostegunean itzuli ahal izango da etxera.”
2009/06/03
Azken berriak
> Bukaera gazi-gozoa eduki du Viladomsek Sardinian. Coma ospitalean dago, Bartzelonan
> Jordi Viladoms-eren garaipena, eta Marc Comak lasterketa utzi du Sardiniako Rallyaren lider zenean erori eta gero
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.