Gaur eman diote ospitaleko alta Marc Comari USP Institut Universitari Dexeusean, non igande gauean sartu zen, Sardiniako Rallytik etorri zenean. Repsol pilotuari ebakuntza egin zioten asteartean, eta 12’30etan, han geuden komunikabideetako kazetari guztiei erantzun digu, Bartzelonako ospitaletik irten baino lehenago.
Coma Xavier Mir Doktorearekin batera azaldu da, USP Institut Universitari Dexeuseko Eskuaren Zirujia eta Mikrozirujiaren Unitate Burua. Honek lesioen nondik norakoak eta ebakuntzan egin diotena azaldu ditu. Gero, Repsol pilotuak zuzenean azaldu ahal izan du erorikoa eta une honetan nolako animoa duen.
Ez dute nahi izan, ordea, ez batak ez besteak, entrenatzen noiz hasiko den aurreratzea. Datorren astean Repsol pilotua ospitalera itzuliko da ebakuntza ondorengo probak egiteko. Coma baikor da eta egutegiko momentu onean iritsi da lesioa, beraz, hurrengo Dakarra prestatzen hasteko denbora ematen dio.
Marc Coma
“Ongi nago. Lehenik eta behin, taldeari eskertu nahi iot istripua izan nuen momentutik hor egon direlako; han lagundu zidatenei, antolatzaileei eta USP Institut Universitari Dexeuseko sendagileei ere, Xavier Mir doktoreari bereziki, nire aingeru begiraleak izan baitira. Orain, osatzen zentratu behar naiz eta aurrera begiratu behar dut. Erorikoak gure lanaren zati bat direla badakigu, arrisku hori gure gain hartzen dugu eta ahalik eta azkarren saiatzen gara motoaren gainera berriro igotzeko. Mina hartzea zoritxarra bada ere, zorionez egutegian eragin handiegia ez du garai honetan. Baja Aragoia galduko dugu eta horren garrantzitsua ez den beste lasterketaren bat ere bai, baina helburua irailera sasoian iristea da, Munduko Txapelketaren lehenengo bi probak baitira orduan, eta Dakarrera sasoian iristeko erabiliko ditugu haiek.”
Xavier Mir
“Ebakuntza arrakasta biribila izan da, eta 48 ordu hauetan primeran eboluzionatu du. Klabikulakoa da hausturarik zailena, zikatrizatzeko hezur lauek denbora gehiago behar dutelako. Hezurraren antzerako “s” italiko forma duen titaniozko plaka baten bidez hausturak lotu dira, errazago osa dadin. Gainera, ezker eskuan ere egin diogu ebakuntza, eta han ere titaniozko plaka erabili dugu, kasu honetan, triangelu forma duena, hezurraren antzerakoa. Bi kasuetan, low-contact motako titaniozko plakak dira, eta hezurra osatzea errazten dute eta mugikortasuna uzten diote. Minaren aurkako sendagairik ez du behar jada, ebakuntzaren zona bere onera etorri da eta ongi mugi dezake besoa, beraz, etxera joan ahal da, eta hori da berak nahi duena. Datorren astean egingo diogu lehenengo sendaketa, eta ikusiko dugu egun batzuren barru eskuturraren errehabilitazioarekin has daitekeen. Zorionez, orain errekuperazioa errazten dion tarte bat du egutegian, presarik gabe eta eperik gabe, haustura hauetan, garrantzitsuena, ongi soldatzea eta etorkizunean arazorik ez ematea baita.”
2009/06/04
Azken berriak
> Marc Comari ebakuntza egin diote USP Institut Universitari Dexeus-ean
> Bukaera gazi-gozoa eduki du Viladomsek Sardinian. Coma ospitalean dago, Bartzelonan
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.