Repsoleko pilotuek asteburu ezin hobea burutu dute Japonian - repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > Lehiaketa > Eta gehiago > Albisteak
Repsoleko pilotuek asteburu ezin hobea burutu dute Japonian

Copy Repsol

Repsoleko Toni Bou eta Takahisa Fujinami pilotuek Repsol Montesa-HRC taldearen bigarren garaipen bikoitza lortu dute asteburu honetan, lehenengo bi lekuak hartu dituztelako Munduko Txapelketako zazpigarren proba puntuagarria den Japoniako Trial Sari Nagusiko bi egunetan. Jarraian lortutako seigarren garaipen horrekin Toni Bouk 19 puntuan handitu du Munduko lider gisa zeukan abantaila, eta Takahisa Fujinamik beste leku bat irabazi du sailkapen orokorrean eta bertan laugarrena da.

Bouk eta Fujinamik garaipenerako borroka estu-estua izan dute amaierara arte, horra 20 puntura berdinduta iritsi direlako. Aurtengo txapelduna garaile suertatu da zigorrik jaso gabe eremu gehiago (23) gainditzeagatik, lehenengo biran lider amaitu zuen bere taldekideak baino bat gehiago.

Munduko Txapelketako zortzigarren proba puntuagarria ekainaren 21ean burutuko da Barzio-n (Italia).

Toni Bou
“Beste emaitza ikaragarri bat taldearentzat eta niretzat, gainera Hondaren etxean. Ez da garaipen erraza izan, gaizki hasi naizelako, huts egite batekin eta ekidin nezakeen puntu pare batekin. Gero hobera egin dut atzo baino itsaspen txikiagoa zeukaten eremuetan, eta aldi berean nire aurkariek huts egin dute. Egoerak hobera egin du garaipen estu hau lortu arte. Munduko Txapelketako lider gisa daukadan abantaila ona da, baina oraindik lau proba aurretik ditugunez, ez da behin betikoa, ezta gutxiago ere. Ondotxo dakit ildo honetatik jarraitu behar dugula eta, beti bezala, gauzak lasterketaz lasterketa planteatu”.

Takahisa Fujinami
“Atzo pozik nengoen nire emaitzarekin, gaur, berriz, oso triste nago, garaipena zero bakar batengatik galdu dudalako. Nire herrialdean, nire publikoaren aurrean eta Honda-HRCren etxean irabazi nahi nuen, baina ezinezkoa izan da. Toni finago ibili da eta tarterik txikienarekin garaipena eskuratu du. Pozten nauen bakarra da taldearen emaitza, ezin hobea izan baita”.

2009/06/09

Azken berriak

> Toni Bouk bere ondoz ondoko laugarren titulua lortu du eta Takahisa Fujinami gutxigatik ez da podiora igo
> Toni Bouren garaipena Portugaleko Trialeko Sari Nagusian


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.