Bukatu da Nani Romak BMW X3 CC-arekin egin duen lehenengo lasterketa - repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > Lehiaketa > Triala > Albisteak
Bukatu da Nani Romak BMW X3 CC-arekin egin duen lehenengo lasterketa

Copy Repsol

Rally Transiberico-aren laugarren eta azken etapa bukatu da eta, harekin batera, Nani Romak BMW X3 CC-arekin izandako lehenengo esperientzia. 2260 kilometro egin ondoren, horietatik 1216 kronometratuak, Repsol pilotuak marka bavariarreko autoaren indarra egiaztatu ahal izandu eta bi berezi irabazi ditu, eta lehiaketako azkarrenen artean egon da uneoro.

160 kilometroko berezia izan du etapak, aurreko egunetan bezala, bi aldiz igaro dituztenak. Lehenengo igaroaldian, Roma bigarren izan da Carlos Sousatik 45 segundora, hainbat arerio aurreratzeko denbora galdu badu ere. Repsol pilotua zortzigarren abiatu da, eta hautsa bazegoen ere, bost auto aurreratu ditu, eta azken emaitza onagoa lortzeko erritmoa bazuela egiaztatu du.

Bigarren berezian, Romak laugarren bukatu du, 8 minutu eta 24 segundora. Kasu honetan, espainiarrak taldearentzat egin du lan, Chicherit harrapatu baitu, taldekidea eta lasterketako liderra zena, arazoak zituelako honek. Haren atzetik joan da bereziaren bukaerara arte, hark behar bazuen, laguntza eskaini ahal izateko, baina ez da hala izan, eta frantziarrak lortu du azken garaipena.

Nani Romaren hurrengo lasterketa Baja España-Aragón 2009 izango da, uztailak 23 eta 26 bitartean.

Nani Roma
“Gaurko etapa zaila izan da, ni baino astiroago doazen pilotuen atzetik atera naiz eta gaurkoan ere, eta ez delako erraza hautsaren atzetik ibiltzea. Lehenengo berezian, bost auto aurreratu ditut eta, azkenean, hirugarren iritsi naiz, baina beste pilotuen atzetik horrenbeste denboraz joan eta gero, ezin izan dut berezia irabazi eta bigarren bukatu dut. Gero, taldeko lana egin behar izan dut, Chicheriten ondoran iritsi naizelako, arazoak zituena, eta behar bazuen laguntza emateko gelditu naiz bere atzean. Rallya nola joan den ikusita, ezin dut esan ongi joan dela, lasterketa irabazteko bezalako erritmoa nuela uste dudalako, baina, oro har, ona izan dela uste dut. Oso sentsazio onak eduki ditut, eta eroso aritu naiz, autoaz ikasi dut egunez egun, eta Micheli buruz ere bai [Perin], eta oso pozik nago. Hemendik aurrera, lanean jarraitzeko bidea zein den badakigu eta autoa oso indartsua dela ere bai.”

2009/06/22

Azken berriak

> Nani Romak garaipena lortu du bere BMW X3 CC autoarekin
> Ospitaleko alta eman diote Marc Comari


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.