Toni Bouek Trialeko Munduko Txapelketako bere laugarren titulua lortu du, ondoz ondorengoak laurak, lehiaketaren hamargarren proba puntuagarria, azkenaurrekoa –denboraldiko zazpigarrena-, irabazi ondoren. Repsol pilotuak nahikoa zuen bosgarren postuan bukatzearekin Munduko Txapelketaren 36. edizioa erabakita uzteko, azken proba falta bada ere, Txekiar Errepublikakoa, irailak 5ean lehiatuko dena.
Bouek ez du planteamendu kontserbadorea izan nahi eta jaun eta jabe izan da, ibilbideak zituen bi itzulietan puntuaziorik onenak lortu eta gero. Emaitza horri esker, Repsoleko pilotuak 2007az geroztik nagusitasunez menderatzen duen diziplinan bere nagusitasuna erakutsi du. Harez geroztik, Repsol eta Montesaren eskutik, urtez urte garaitu da espezialitatean eta zortzi munduko txapelketa, nazioko lau eta nazioko trialean espainiar taldean hiru garaipen lortu ditu.
Taldekide duen Takahisa Fujinami izan du podioan bere ondoan. Hirugarren postuarekin, japoniarrak Munduko Txapelketan postu bat egin du atzera, baina aukerak ditu oraindik ere txapeldunorde bilakatzeko azken proban. Repsoleko pilotua den Laia Sanz, puntuen zonatik gertu gelditu da.
Toni Bou:
“Txapelketa irabazi nahi nuen proba hau irabazten eta oso pozik nago lortu dudalako. Denboraldia zaila izan da lan asko egitera behartu gaituelako araudiaren aldaketak. Denboran atzera egiten badut, 2007an lortu nuen garaipen hura ikaragarria izan zela uste dut, eta hortik aurrera hasi nintzela esperientzia irabazten, lan egiteko metodo berriak ikasiz eta egoera desberdinak kudeatuz. Laugarren titulu hau oso garrantzitsua zen niretzat, Munduko Txapelketaren historian aurretik Jordi Tarrés eta Dougie Lampkin bakarrik baititut orain. Dena dela, bere zazpi tituluekin ez dut nire burua obsesionatu nahi, guztiekin gozatzea galaraziko baitit horrek, bizitzen ari naizen une goxo hauekin ez disfrutatzea”.
Takahisa Fujinami:
“Hasteko, Toni zoriondu nahi dut. Gaur ere bikain aritu da, eta nik txapelketaordea lortzeko presioa sumatu dut. Lehenengo itzulian akats gehiegi egin ditut eta sailkapen orokorrean bigarren postua galdu dut. Oso alde txikia da eta ez dut uste txapelketaordea galdu dudanik oraindik. Hurrengo proban nire arerioaren aurretik bukatzea besterik ez dut beharko, ez dago beste aukerarik".
2010/07/26
Azken berriak
> Toni Bouren denboraldiko seigarren garaipena
> Toni Bouek Frantziako Outdoor Triala irabazi du eta Munduko Txapelketan lider gisa sendotu da
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.