Repsol Montesa Hondako Toni Bou pilotuak irabazi du Madrilgo Erkidegoko Trial Indoora, Munduko Txapelketaren laugarren eta azken proba zena eta espainiar hiriburuko Palacio de los Deportesean lehiatu zena. Garaipen horrekin, aurtengo edizioan lortu duen hirugarrena, Repsol pilotua sailkapen orokorrean lider jarri da eta aurrera pauso garrantzitsua eman du laugarren urtez, jarraian, titulua irabazteko. Horretarako, nahikoa izango du Palma de Mallorcan, martxoak 27an lehiatuko den proba erabakigarrian lehenengo lauren artean bukatzea.
Toni Bouek sailkapeneko itzulirik onena egin du puntu bakarreko zigorrik gabe eta finalerdiko azken notarik onena ere lortu du, bi punturekin, hurrengo arerioak baino lau gutxiagorekin. Repsolen taldekidea duen Takahisa Fujinami, lehiaketaren fase horretan gelditu da, zortzi punturekin, sailkapenean baino bat gehiago. Puntu bat gutxiagorekin, japoniarra bigarren aldiz jarraian sartuko litzake finalean.
Toni Bou:
“Oso garaipen garrantzitsua izan da eta balio erantsia du, gainera, Adamek [Raga] hiru puntu kendu dizkiolako nire arerio hurbilenari eta oso pozik nago. Tituluari begira, nire egoera hobea da, baina txapelketa ez da bukatu eta oraindik hogei puntu daude jokoan. Bost proba besterik ez dituen txapelketan ezin da hutsik egin eta, ondorioz, ahal den guztia egin behar da. Argi dago Mallorcan urduritasuna handia izango dela”.
Takahisa Fujinami:
“Ikusleak pozik egongo dira ikuskizunarekin, baina ni ez nago batere pozik nire emaitzarekin. Araudi hau ez dut gustukoa oraindik ere. Gaur finaletik kanpo gelditu naiz puntu bategatik eta berriz ere podiora igotzeko aukera gutxigatik galdu dut. Ez dut txapelketa itxi nahi hara igo gabe, beraz, Mallorcan lan hobea egin beharko dut”.
2010/03/15
Azken berriak
> Toni Bouk Bartzelonan irabazi du eta Trial Indoorreko Munduko lider jarri da berriro
> Toni Bouek bigarren postua lortu du Marseillako Trialean
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.