Toni Bouek irabazi du Castelloko Parcmotorean hasi den Espainiako Trial Txapelketaren edizio berriaren lehenengo proba. Taldekide duen Takahisa Fujinami bosgarren izan da, proba ona egin ondoren, gainerakoa baldintzatu dion lehenengo zonan egindako akatsaren ondorioz. Laia Sanzek lasterketa ona egin du eta hirugarren izan da TR2 kategorian.
Toni Bouek 12 zonetatik igarotzean bi puntuaziorik onenak lortu ditu, nahiz eta azken unera arte zalantza egon den. “Openfree” deritzon araudi berria erabili da oraingoan, espezialitate honetan ohikoa denak ez bezala, gainditutako zonen zailtasunaren arabera, pilotuak puntuak gehitzen joatea duena ezaugarritzat.
Parte hartzaile ugari hurbildu da eta zonak oso errazak izan dira. Ondorioz, oso zaila zen lekua berreskuratzea. Takahisa Fujinamirentzat hori izan da gakoa, hain zuzen, bere motoarekin lehenengo bi zonetan izan dituen arazoen ondorioz, sailkapenean atzera egin du eta. Hala ere, Repsol pilotuak ez du kontzentrazioa galdu eta ibilbidea bikain egin du. Azkenean bosgarren bukatu du. Laia Sanzek Montesa Cota 4RT eboluzionatuago batekin hasi du denboraldia eta hirugarren bukatu du TR2 mailan.
Espainiako Txapelketarako puntuagarria den bigarren proba apirilaren 11an ospatuko da, Ibizan.
Toni Bou
“Eguneko onena emaitza izan da, eta baita hainbeste ikusle bildu izana ere, etxetik hurbil aritu garela eta. Jakina, oso pozik nago garaipenarekin eta urteko aire libreko lehenengo lasterketa ongi hasi dudalako. Ezin dut araudiari eta gaurko zona errazei buruz gauza bera esan. Baldintza horiekin, horietako batean sartzean egindako akatsak ezin dira gero konpondu”.
Takahisa Fujinami
“4 zonatik aurrera dena atera zait primeran eta oso ongi sentitu naiz. Tamalez, aurretik akatsak egin ditut eta lehenengo zonatik nire arerio zuzenek baino 49 puntu gutxiagorekin atera naiz. Ez banu halako arazorik eduki, bigarren ere izan nintekeen, eta hori bosgarren baino askoz ere hobea izango litzake”.
Laia Sanz
“Oso ongi atera zait lasterketa, oro har, denboraldiari hasiera ematea asko kostatzen zaidalako eta gaur iazkoa bukatu nuen bezala hasi dut, podio batekin. Pozik nago, animatuta, lehen nuen motoa baino askoz ere hobea daukadalako eta motxila berria ere izan dudalako eta bikain joan zait dena. Asmoa lasterketa adimentsua egitea zen, beharrezkoak ez ziren arriskuak hartu gabe”.
2010/03/01
Azken berriak
> Toni Bou, berriz ere Indoorreko Espainiako Txapeldun bilakatzeko urrats batera
> Toni Bouren garaipen berria eta Trialeko Espainiako Txapelketa eskura
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.