Datorren astean jarriko da abian automobilismoko lehiaketarik garrantzitsuenetariko bat. 2009ko Rallyen Munduko Txapelketak hainbat berrikuntza izango ditu eta Subaru eta Suzuki taldeek parte hartuko ez dutela da horietako nabarmenetariko bat. Munduko Txapelduna bosgarren urtez den Sebastién Loeberen helburua bere marka guztiak gainditzen jarraitzea da, dagoeneko inoiz egon den piloturik onena dela egiaztatzen dutenak.
Antolakuntzak denboraldi honetan lehiatuko diren probak erdira murriztu ditu eta egutegi berritzaile bat aurkeztu du, bi urtean behin errotatu egingo duena. Beraz, 1996tik lehen aldiz, Montecarloko zita ez da 12009ko Munduko Txapelketari hasiera emango diona, baina bai hurrengo urtean. Ekimen horrekin, rally guztiei ekua egin nahi zaie txapelketan.
Aurtengo berrikuntzarik aipagarriena Subaru eta Suzuki egongo ez direla da. Biek lehiaketa uztea erabaki dute krisialdi ekonomikoa dela eta. Ondorioz, aurten bi auto-egilek bakarrik hartuko dute parte Munduko Txapelketan: Citröen eta Ford.
Gainera, Munduko Txapelketaren antolakuntzak taldeen kostuak murriztu nahi izan ditu eta horretarako arauetan muga berriak ezarri ditu: laguntzetan, sei mekanikariren ordez lauk bakarrik ukitu ahal izango dute autoa. Bestetik, 10 eta 12 proba bitartean lehiatuko duten taldeek lau motor erabili ahal izango dituzte auto eta denboraldi bakoitzean, hau da, batezbesteko hiru rally motor bakoitzeko. Transmisioen, martxen kutxaren eta aurreko zein xasis azpikoen eta direkzio-ardatzen erabilera ere mugatu da.
2009ko Munduko Txapelketa are interesgarriagoa izango da, Sebastién Loeb (Citröen) pilotu apartaren hegemonia hausteko gai den piloturik dagoen ikusiko baita, orain arte kirol honen historian bost Munduko Txapelketa gainditu duen pilotu bakarra dena. Haren arerio nagusien artean bere taldekide den Daniel Sordo espainiarra egongo da, baina, gehienbat, For taldeko pilotua den Mikko Hirvonen.
22/01/2009
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.