Loeb, pilotu mitikoa - repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > Lehiaketa >
Loeb, pilotu mitikoa

Copy Citroën Sport

Frantziarra inoiz egon den rallyen piloturik onena bilakatu da. Errekorrak suntsitu ditu eta besteak baino hobea dela erakutsi du. Iaz Munduko bere bosgarren Txapelketa lortu eta gero, lehenago inoork lortu ez zuena, Sébastien Loebi erronka bat besterik ez zaio falta: urte bateko proba guztiak irabaztea eta bere kondaira are gehiago indartzea.

Oraingoz, Citröenekoa ongi dabil helburu hori lortzeko. Loebek argi eta garbi irabazi zuen urteko Irlandako lehen zitan eta iragan astean Norvegian irabazi zuen, berarentzat oso ona ez den lurrean. Baina ezinezkorik ez dago frantziar pilotuarentzat, berrogeita hamar garaipenak lortzeko zorian dagoena. 

Horrela jarraituz gero, frantziarrak urteko 12 garaipenak irabazi ahal izango ditu eta errekor historikoa lortu. Erraza dauka gainera, Loebek badaki eta denboraldi honetan lehiatzeko falta diren lasterketa guztietan irabaztea zer den, aurten estreinatzen den Poloniako Rallyan ezik. 

Hala ere, zurrumurruen arabera, Loebek denboraldi hau amaitutakoan utziko du lehiaketa-mundua. 2010 urtean beste espezialitate batera igaro ahal izango da. Aurten, Le Manseko 24 Orduetan hartuko omen du parte Peugeoteko probatzaile gisa, eta Red Bull batekin ere probatu du 1 Formula eta oso denbora onak lortu ere! Frantziarrak argi utzi du pilotu gisa duen kalitatea ez dela Rallyen Mundura bakarrik murrizten. 

Sébastien Loeberen errekorrak:
[Parentesi artean, aurreko errekorra]

-Munduko bost titulu (Makkinenek eta Kankkunenek lau)
-49 garaipen (Sainzek 26)
-Hamaika garaipen urte batean (Auriolek sei)
-Ondoz ondoko zazpi garaipen rally berean, Alemanian (Gronholmek zazpi Finlandian, baina ez ondoz ondo)
-19 rally ezberdinetan garaipena (Sainzek 13)


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.