Asteburu honetan, Albaceten ospatu zen Abiadurako Espainiako Txapelketaren bosgarren proba ez da lehiaketan parte hartu duten Repsol pilotu guztientzat ona izan. Francesco Bagnaiak denboraldiko lehenengo garaipena lortu badu ere, bere taldekideek, Álex Rins eta Álex Márquez, ez dute puntuetan sartzea lortu, arazo mekaniko eta erorikoaren ondorioz, hurrenez hurren.
Francesco Bagnaiak urteko bere irteerarik onena egin du eta lehenengo jarri da, eta hor jarraitu du lasterketa osoan zehar. Taldeko gazteena oso azkar aritu da eta sei segundo baino gehiago atera dizkio bigarren sailkatuari, Jack Millerri, hain zuzen. Garaipen honi esker, Repsol pilotua hirugarren jarri da sailkapen orokorrean, 63 punturekin, bere taldekideak diren Álex Rinsen (liderra 86 punturekin) eta Álex Márquezen (70 puntu) atzetik.
Bai Rinsek bai Márquezek, ahaztu nahiko duten eguna izan dute Albaceten. Álex Rins poletik abiatu da, baina ezin izan du errekonozimenduko itzulian arrankatu arazo mekanikoen ondorioz eta boxetatik abiatu behar izan du. Hainbat minututan, bere motoan aritu dira lanean mekanikariak eta, azkenean, zazpi itzuli igarotakoan, Repsol pilotuak arrankatzea lortu du eta lasterketa bukatu ahal izan du punturen bat gehitzeko. Hamazazpigarren bukatu du azkenean, puntuen postuetatik bira.
Taldekide duen Álex Márquez lurrera joan da lasterketako lehenengo itzulia bukatu aurretik, bosgarren zihoanean. Repsol pilotuak kolpe handia jaso du eskuin sorbaldan eta ezkerreko orkatilan, eta Bartzelonara itzulitakoan, bere sendagileen eskura jarriko da berriz ere lesiorik duen ikusteko.
Francesco Bagnaiaren garaipenarekin, argi gelditu da Repsol taldearen nagusitasuna Abiadurako Espainiako Txapelketan, denboraldiko proba guztiak irabazi baititu eta Repsoleko hiru pilotuak baitaude sailkapen orokorraren buruan. Hurrengo lasterketa hilabete barru izango da, azaroak 13an, Chesteko Ricardo Tormo Zirkuituan.
Álex Rins
“Arazo bat izan dugu motoarekin baina mekanikoei eta paddockeko ia denei eman behar dizkiegu eskerrak, laguntzera etorri direlako berehala. Lasterketa bukatzeko hamar itzuli falta zirenean abiatu naiz, ahalik eta azkarren joan naiz eta itzuli azkarra egitea lortu dut. Hurrengo proba Valentzian da eta ahalik eta hobeen egiten saiatuko naiz. Álexek [Márquez] eroriko nahiko gogorra izan du, baina espero dut ahalik eta azkarren sendatzea Valentzian ondo egoteko eta niri gauzak zailagotzeko. ‘Pecco’ [Bagnaia] hirugarren jarri da sailkapen orokorrean eta ohorea da taldearentzat hirurok hor goian egotea”.
Francesco Bagnaia
“Oso pozik nago lortu dudan lehenengo garaipen honekin. Asteburu osoan hobetzen joan naiz eta gaur goizeko ‘warm-up’-ean, lasterketarako motoaren prestakuntza hobetu dugu. Irteera oso ona egin dut eta banekien hasieratik azkar joateko gai banintzen ihes egiteko gai izango nintzela. Horrela izan da eta irabaztea lortu dut. Talde osoa eskertu nahi dut, garaipen hau lortzen lagundu didatelako. Espero dut Álex Márquezi ezer larria gertatu ez izana eta laster sendatzea.”
Lotutako estekak:
• Ezagutu Box Repsol Desafio berria: Parte hartu eta irabazi!
• Lehiaketako gasolina: horrela egiten eta garraiatzen da txapeldunen erregaia
• Goza ezazu MotoGPko bideo onenekin!
• Datu estatistiko guztiak, sareko bilatzaile osoenean
Azken berriak
> Repsol izango da Espainiako Abiadura Txapelketaren gasolina hornitzaile ofiziala 2011 eta 2012an
> Dani Pedrosa: “Gogorra izan da osatzea”
2011/09/12
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.