Madrilgo Erkidegoko Kirol Jauregian izan da gaur arratsaldean Repsol Honda Team taldearen aurkezpena, jai-giroan. Dani Pedrosa pilotua trialeko motor batean agertu da, eta bere taldekidea den Andrea Dovizioso italiarra gaixorik jarri denez azken orduan ezin izan da etorri. Horrela, Pedrosa izan da protagonista nagusia.
Ikuskizunaren une garrantzitsuena izan da Repsol Honda RC212V 2010 motorra aurkeztu dutenean. Madrilgo Erkidegoko Kirol Jauregiko sabaitik jaitsi dute, argiz eta beteriko ikuskizun batean. Jendea txundituta geratu da. Beste urte batez Honda HRC motozikleta ofizialak Repsoleko koloreak izango ditu.
Repsol Honda Team taldearen aurkezpena Indoor Trialaren Munduko Txapelketaren laugarren proba hasi aurretik egin da. Txapelketa horretan, Repsoleko Toni Bou eta Takahisa Fujinami pilotuek parte hartuko dute. Haiekin batera Laia Sanz izango da, bederatzi aldiz munduko trial txapelduna izan dena. Haiek guztiak Dani Pedrosarekin izan da Repsol Honda Team taldearen aurkezpenean, eta Castellar del Vallèseko (Bartzelona) pilotua animatu dute, Munduko MotoGPko txapelketa hasteko hilabete bat baino gutxiago falta denean.
Kirol Jauregian bildutako zaleek zuzenean entzun dituzte beren idoloen iritziak, eta hurbil dagoen denboraldiari begira zer helburu dituzten jakin dute. Lehen aldiz, Facebookeko Box_Repsol orriaren 24 jarraitzaileek Repsol Honda Team taldearen aurkezpenaz gozatzeko aukera izan dute, doan, eta erreportariarena egin dute Repsoli esker. Facebook-etik eta Twitter-etik zuzenean eman dute Madrilgo Erkidegoko Kirol Jauregian gertatutakoaren berri.
Repsol.com atariak motoziklismo zaleen eta Repsol Honda Team taldearen bila joatearen aldeko apustua egingo du denboraldi honetan. Horretarako, gizarte-sareetan partaidetza handiagoa izango du. Dani Pedrosaren blog aitzindariaz gain, Marc Marquezek ere berea izango du, aurten, 125 cc-ko titulua eskuratzeko aukerak izango dituena. Pilotuei eta Repsolen lehiaketari buruzko informazio guztia Box_Repsol-en eskuratu ahal izango da, Facebook-en nahiz Twitteren.
Pedrosak eta Doviziosok jarduerari ekingo diote datorren astean Losailen (Qatarren). Han, denboraldiaurreko azken entrenamenduak egingo dituzte. Agertoki honetan bertan hasiko da, apirilaren 11n, MotoGPko denboraldi berria, inoiz baino lehiatsua izatea aurreikusi dutena.
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.