Pedrosak Mundial “dibertigarria” izango dela esan du MotOh!-en - repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Motoziklismoa > Albisteak > Gaurkotasuna
Pedrosak Mundial “dibertigarria” izango dela esan du MotOh!-en

Copy Fira de Barcelona

Dani Pedrosa da MotoGP-ko Mundialaren liderra, ikusgarritasuna eta berdintasuna nagusi diren Mundialean. Kirol honen jarraitzaileak asko ari dira gozatzen denboraldiaren hasiera ikusgarri honekin eta pilotuak dio horrelakoa izango dela urte osoa. “Mundiala oso dibertigarria izango da guztiontzat”, esan zuen espainiarrak Bartzelonako Moto Erakusketan, MotOh! 2008 delakoan.

Pilotuak Repsolek MotOh!-ean duen standa bisitatu zuen eta handik hitz egin zien komunikabideei MotoGP-ko parrillako pilotuek bizi duten Mundial zirraragarriari buruz. Dani Pedrosak gauzak oraingoz ongi ateratzen ari zaizkiola onartu du eta urte osoan horrela jarraitzea espero duela. “Helburua berdin jarraitzea da”, esan zuen.

Pedrosa sailkapenaren goian jarri da, aurten ospatu diren Sari Nagusi guztietan podiora igo eta gero. Hirugarren izan zen Qatarren, lehenengo Jerezen, bigarren Estorilen eta berriz ere bigarren Shangain. Hurrengo zitari buruz, Frantziako SN, Repsol pilotuak badaki “zirkuitu errazik ez dagoela eta Le Mans ere ez da erraza”.

Frantziako probarekin Mundialak Europan lehiatuko dituen ondoz ondoko sei proben segidari emango zaio hasiera, datorren astetik hasi eta uztailaren erdira arte. Espainiar pilotuak uste du fase horrek Mundiala argitzea ahalbidetuko duela “inoiz baino berdinduago dago eta” eta “dibertigarria izango dela, eta bizia”. Repsol Hondak abantaila du, sailkapenean lider delako, iaz, halako garaian, Casey Stonerrek zituen puntuak baino bat gehiagorekin, gainera.

> Repsol MotOh! 2008 delakoan

Parte hartu Repsol Desafioan!

Dani Pedrosak MotoGP-ko Mundialari buruz hitz egin du bere blog-an
Boxeko sekretuak, Repsol Honda Team-aren mekanikarien blogean
Datu estatistiko guztiak, Interneteko bilatzaile osoenean
Horrelakoa izan zen azken proba: Txinako Sari Nagusia
Horrela dago Mundiala
Hurrengo zitak

2008/05/08

Azken berriak

> Pedrosa, Mundial berdinduenaren liderra
> Lorenzok bi orkatilak ditu hautsita


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.