Pedrosa: “Pozik nago Repsol Honda Team taldearen aurkezpen honetan egotearekin” - repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Motoziklismoa > Albisteak > Gaurkotasuna
Pedrosa: “Pozik nago Repsol Honda Team taldearen aurkezpen honetan egotearekin”

Copy Repsol YPF

Dani Pedrosak, Madrilgo Erkidegoko Kirol Jauregian egindako Repsol Taldearne aurreko prentsaurrekoan hau adierazi zuen: “Oro har, iazkoa baino askoz ere negu hobea izan da, eta fisikoki nahiko ongi entrenatu ahal izan naiz.

Atseden hartu eta prestaketa fisiko ona egiteko aukera izan dut, urtean zehar osasuntsu egoteko aukera emango didana. Asko entrenatu dut motorrarekin, eta prestatzen saiatu naiz; hala ere, oraingoz ez dugu aurreratu nahi nuena. Entrenamendu bat geratzen zaigu, eta ahalik eta gehien aprobetxatuko dugu; laster izango da eta lehen lasterketa. Ez da egon motorra erabiltzeko egun askorik, eta gehiago probatzearen falta sentitu dut.

Duela urtebete baten aldean, aldaketa handia egin dugu, eta oso pozik nago Repsol Honda Team taldearen aurkezpen honetan egotearekin, Madrilen. Iaz sentsazio arraroa izan zen, jende guztiak ongi pasatu zuelako eta ni lesionatuta nengoelako, ia ezin nintzen mugitu. Hona etortzea eta publikoaren laguntza sentitzea zoragarria izan da denboraldia hasteko”.

Andrea Dovizioso ez da egon aurkezpenean, eta mezu hau bidali zien jarraitzaileei: "Asko sentitzen du Repsol Honda Team taldearen aurkezpenera ez joatea, baina espero dut desenkusatzea. Zoritxarrez, gripea eta sukar handia direla eta ohean nago, eta denboraldiaren une honetan, Qatarren datorren astean entrenamenduak daudenean, denboraldiko azken testerako osasun onaz egoteak lehentasuna du. Gure helburua da lehen lasterketatik lehiakorrak izatea.

Denok ikusi nahi ditugu Repsol Honda taldeko motorrak lehen postuetan lehiatzen igande bakoitzean. Denok oso gogor lan egin dugu negu honetan: Hondak alderdi guztietan hobetu du motorra, eta gu entrenatzen ibili gara; RC212V 2010 motorra garatzeko aginduak emateaz gain. Badakigu ez dela erraza izango, baina ahal duguna egingo dugu pilotu azkarrenekin lehiatzeko Sari Handi guztietan.

Eskerrak eman dizkiot Repsol taldeari, emandako laguntzagatik. Hondarekin laguntza luzera eta sendoa dugu, eta espero dut denboraldi honetan lorpen handia partekatzea. Jarraitutasuna gustatzen zait; beraz, Repsolen lana asko estimatzen dut. Gainera, Repsol motor bat dut nire garajean: minimotorrekin lehiatzen nuenean, fabrikako Hondaren koloreak zituen bat izan nuen; gaur egun, kolore haiek berak ditut, Repsol Honda Team taldeko pilotua naizelako. Hau da beti egon nahi izan dudan lekua.

Eskerrak eman nahi dizkiot Hondari ere, bizitza guztian hemen izan naizelako. Elkarrekin irabazi genuen 125 cc-ko txapelketa 2004. urtean, eta hiru urtetan jarraian 250 cc-ko txapelketa lortzear izan ginen. Orain, oso pozik nago bigarren urtez Repsol Honda Team taldean nagoelako, fabrikako taldea dena. Gogor lan egin dute neguan, eta behin eta berriz aipatuta, eskatzen genituen irtenbideak aurkitu dituzte. Oso pozik nago hartutako bidearekin, eta konfiantza handia dugu titulua lortzeko aukerak dituzten pilotuen artean egon gaitezkeela”.


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.