Marc Marquezek atzeratu egin du 2012ko debuta - repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Motoziklismoa > Albisteak > Gaurkotasuna
Marc Marquezek atzeratu egin du 2012ko debuta

Copy Repsol

Moto2 kategoriako Repsoleko pilotuak ez du parte hartuko datorren astean Chesteko Ricardo Tormo zirkuituan egingo diren testetan. Marc Marquezek, urtarrilean, Bartzelonan, eskuineko begian zituen ikusmen-arazoak zirela eta egindako ebakuntzatik osatzen jarraitzen du oraindik. Oso ongi osatzen ari bada ere, Moto2 kategoriako munduko txapeldunordeak lehen entrenamendu hauetan ez arriskatzea nahiago izan du.

Marquezi urtarrilaren 16an egin zioten ebakuntza, Bartzelonako Ospitale Klinikoan, eta, han, eskuineko begian zituen ikusmen-arazoa konpondu zioten. Cerverakoak Malasiako Sari Nagusiko entrenamendu libreetan izandako erorketatik zuen lesioa, eta horren eraginez ezin izan zuen borrokatu kategoriako titulua lortzeko; Valentziako azken proban ere ezin izan zuen parte hartu.

Repsoleko pilotua pixkanaka ikusmena berreskuratzen joan zen azken hiletan, baina ez maila profesionalean gidatzeko behar zen egoeraraino. Beraz, zenbait espezialistarekin kontsultatu eta ebakuntza txikia egitea erabaki zuen.

Marc Marquez ongi sendatzen ari da etxean, eta espero du berehala itzultzea zirkuituetara, baina pilotuak Ricardo Tormoko zirkuituan egingo diren lehen test horietan arriskurik ez hartzea erabaki du. Alabaina, pilotua motorrera igotzea irrikan dago, eta 2012ko txapelketa prestatzen hasi. Hor, erronka nagusia, 2011n izandako maila bikainarekin jarraitzea eta kategoriako titulua lortzeko borrokatzea izango da.

2012/02/03

Azken berriak

> Stonerrek 2 minutu azpitik gidatzea lortu du eta Pedrosa hirugarren izan da
> Repsol Honda Team taldea aurreko postuetan izan da proben bigarren egunean


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.