Dani Pedrosa: “Gogo handiak ditut Laguna Secara iristeko eta asteburu honetan han lan ona egiteko gai izango naizela uste dut, Assenera iritsi baino lehenago bezala. Holandako emaitza txarra izan den, baina horrek ez du esan nahi Estatu Batuetan emaitza ona lortzerik izango ez dugula. Assenen, askoz ere erosoago ibili nintzen motoan Bartzelonan baino eta, nahiz eta %100 ez nagoen, behar adina entrenatu ez dudalako, eguraldi ona egiten duenetik, nire lesioa hobeto dago eta ez dit arazorik eman.
Laguna Secako zirkuituak ez du anterakorik oso dibertigarria ere izan daiteke, azkar zoazen heinean. Arazorik baduzu, ez da horren dibertigarria, jakina. Talde bezala, gogor egin behar dugu lan, eta garaipena lortzeko beharko genukeen prestakuntza lortu. Hobetzen ari gara eta, zorte apur batekin, Laguna Seca gure helburura hurbilduko da”. Dani Pedrosa gunea
Andrea Dovizioso: “Irrikan nago Laguna Secako lasterketa noiz iritsiko. Hango trazatuak eta giroak esperientzia aparta bilakatzen dute hango Sari Nagusia. Iaz lehiatu nintzen lehenengo aldiz Estatu Batuetan, eta zirkuitua harrigarria iruditu zitzaidan. Zenbait zona arriskutsu ditu, eta Europako ohiko zirkuituekin zerikusirik ez dute, baina giro aparta bizi da han, eta oso gogokoa dut. Espero dut han lasterketa ona egin ahal izatea”.
“Iaz azken unera arte borrokatu nuen eta baita laugarren posizio ona lortu ere, baina aurten gehiegitan bukatu dut laugarren, eta aurrera egitea espero dut. Gero eta hurbilago gaude buruko pilotuetatik, baina oraindik ez gaude hain hurbil, beraz, gogor egin beharko dugu lan, eta beharrezkoak diren abiadura eta sendotasuna lortu”. Doviziosoren gunea
Honi buruzko beste esteka batzuk:
• Etxera eraman nahi al duzu Dani Pedrosaren Honda?
• Animatu ezazu Dani bere blogean.
• Munduko Txapelketako hitzordu guztiak: 2009ko egutegia.
• Honela doa Munduko Txapelketa: 2009ko sailkapena
• Estatistika datu guztiak sareko bilatzaile osatuenean
2009/07/03
Azken berriak
> Sachsenring, zirkuitu mantsoenetariko bat
> Pedrosak eta Doviziosok Laguna Secako podiora igo nahi dute
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.