Repsol Honda Teamak entrenamendu onak burutu ditu Sepangen - repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Motoziklismoa > Albisteak > Gaurkotasuna
Repsol Honda Teamak entrenamendu onak burutu ditu Sepangen

Copy Repsol

Hasieran euria egin bazuen ere, egunaren bukaeran Sepangeko Nazioarteko Zirkuituan, Repsol Honda Teamak denbora oso ona lortu du pistan eta 2010eko MotoGP-ko entrenamenduen testen lehenengo bi egunei eman die bukaera. Dani Pedrosak bere denbora segundo batean baino gehiago hobetu du eta laugarren bukatu du sailkapen orokorrean; emaitza ona Ohlins esekidurak dituen Honda RC212Vari egokitzen den bitartean.

Espainiar pilotuak goizeko euriari onura atera dio motoa baldintza horietan probatzeko eta sistema elektronikoaren hobekuntzak pista bustian probatzeko. Repsol Honda Teamean taldekide duen Andrea Dovizioso italiarrak ere hobekuntzak egin ditu; egunaren hasieran, Pedrosari batu zaio pista bustiarekin, eta gero, erritmoa hobetzen joan da, pista lehortzen joan den ahala.

Italiarrak 0,4 segundo kendu dizkio bere denborarik onenari. Berak eta bere taldeak, aurtengo motoaren hobekuntzak ebaluatzeko proben programarekin jarraitu dute. Doviziosok esekiduren doikuntzan egin du lan gehienbat, eta gero RC212Varen etekinean elektronika berriak ekarri dituen hobekuntzak komentatu dituzten.

2010eko denboraldiko lehenengo lasterketa Losailen argien azpian izango da, Qatarren, 2010eko apirilaren 11, igandea. Baina, aurretik, Repsol Honda Teamek beste bi egunez entrenatuko ditu Sepangen, otsailak 25 eta 26an, eta denboraldiaurreko azken proba, Qatarren, martxoaren 18an.

Dani Pedrosa, 2:01.822 seg. 50 itzuli
“Gaur proba gehiago gainditu ditugu eta asko hobetu dugula uste dut. Hori garrantzitsua da jarraitu behar dugun noranzkoa aurkitzeko. Atzeko esekiduran egin dugu lan eta hemen, bi aste barru, egingo dugun hurrengo probarako lagungarriak izan beharko luketen datu ugari atera ditugu. Hainbat baskulatzaie probatu ditugu eta egunaren bukaeran hobekuntzak hauteman ditut eta, horregatik nago pozik. Atzo motoaren gainean erritmoari eusteko denbora gehiago behar izan nuen lehenengo eguna baitzen motoaren gainean, baina gaur askoz ere hobeto ibili gara. Hala ere, oraindik ez nago sasoi-sasoian. Hemen bi astetan lehenengo proba edukitzea oso ongi datorkigu. Ez ditut pieza berriak eskatu, taldeak eta nik hemen aurkitu duguna aztertzea hobe dugula uste dugulako, eta horretan lan egitea. Pozik noa etxera.”

Andrea Dovizioso, 2:02.272 seg. 52 itzuli
“Oso sentsazio onarekin noa Sepangetik eta ziur nago hurrengo probari dagokionez, argi daukadalako zein noranzko jarraitu behar dudan. Gaur esekiduren inguruan egin dugu lan eta hainbat konfigurazio probatu ditugu eta baita emaitza onak lortu ere. Pozik nago, elektronikari esker, sistema hobetu delako alderdi guztietan, baina oraindik gauza asko dago egiteko. Are zehatzago, aurrera pausoa egin behar dugu motoaren balantzearekiko. Ziur naiz hobetu ahal izango dugula hurrengo probetan, hemen, Sepangen. Gaur, pneumatiko gogorrak erabili ditugu denbora guztian eta itzuliko denborei ez diegu erreparatu. Sepangeko hurrengo probak hobeto adieraziko du gure benetako erritmoa zein den.”

2010/02/08

Beste esteka batzuk:
2010eko lasterketa guztiak: Munduko Txapelketaren egutegia
MotoGP-ko pilotuak
Munduko Txapelketaren zirkuituak

Azken berriak

> Repsol Honda Team lanera itzuli da Sepangen
> Sepang, urteko lehenengo lasterketa


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.