Mundialak Txinan ikuskizuna ekarriko duela dirudi - repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Motoziklismoa > Albisteak > Gaurkotasuna
Mundialak Txinan ikuskizuna ekarriko duela dirudi

Copy Repsol YPF

MotoGP-ko mundiala ekialdera joan da Txinako Sari Nagusia ospatzeko, urteko laugarren zita dena. Denboraldiaren hasieran ikusi ahal izan dugu aurten motoziklismoko ikuskizun handia edukiko dugula, beraz, inolako zalantzarik gabe, Shanghaiko trazatuan sailkapenaren goiko aldean dauden pilotuen arteko lehia ikusi ahal izango da.

Indarrez hasi da MotoGP-ko Mundiala. Hiru lasterketatan ikusi da aurten dela urte lehiatuetariko bat, Dani Pedrosa, Nicky Hayden, Valentino Rossi eta Jorge Lorenzo pilotuek lehenengo postuetan ikuskizun aparta ari direlarik eskaintzen. Zertxobait atzerago egon da egungo txapelduna den Casey Stoner, Txinan saiatu beharko dena buruko laukotetik urruntzea nahi ez badu.

Shanghaiko trazatuak oroitzapen gozoak dakarzkie Repsol pilotuei. Orain bi urte, Dani Pedrosa gazteak, denboraldia maila gorenean hasten zuena, MotoGP-ko bere laugarren proban lortu zuen lehenengo garaipena. Gainera, iaz, laugarren postu bikaina lortu zuen. Esteve Rabatentzat ere, zirkuitu oso berezia da, 2007an lehenengo aldiz igo baitzen podiora.

Txinakoa ez da zirkuitu erraza halere. Shanghaiko zirkuituan dago lasterketako zuzenik luzeena eta horrek “motorrak punta-abiadura ona edukitzera behartzen du, azeleratu baino gehiago”, Dani Pedrosak bere blog-an esaten duenez. Mundialeko liderrak dioen bezala, “Shangai-en abiadura da gakoa”.

Txinako SN-ren ordutegia:

Maiatzak 3, larunbata.
. 07:10. 125 cc-ko sailkapena
. 07:55. MotoGPko Sailkapena
. 09:10. 250cc-ko sailkapena

Maiatzak 4, igandea.

. 06:00. 125cc-ko lasterketa
. 07:15. 250cc-ko lasterketa
. 09:00. MotoGP-ko lasterketa

> Shanhaieko zirkuitua

Pedrosak bere blogean urkitu Dani Pedrosaren alde gizatiarrena bere Blogean
Boxeko sekretuak, Repsol Honda Team-aren mekanikarien blogean
Datu estatistiko guztiak, Interneteko bilatzaile osoenean
Horrelakoa izan zen azken proba: Portugaleko Sari Nagusia
Horrela dago Mundiala
Hurrengo zitak


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.