Stoner: "Ezinbestekoa da Honda eta Repsol elkarrekin lan egitea, kontsumo txikiagoarekin prestazio berak lortzeko" - repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Motoziklismoa > Albisteak > Gaurkotasuna
Stoner: "Ezinbestekoa da Honda eta Repsol elkarrekin lan egitea, kontsumo txikiagoarekin prestazio berak lortzeko"

Copy Repsol

Repsol Honda Team taldean egondako lehen denboraldian munduko titulua lortuta, indarreko txapelduna prest dago nobedadez beteriko urte berriari aurre egiteko. Arlo profesionalean eta pertsonalean izango dira. 2012ko Munduko Motoziklismo Txapelketan Casey Stonerrek MotoGP kategoriako arau berrietara egokitu beharko du, eta baita 1.000 cc-ko RC213V motor berrira ere. Familiari dagokionez, australiarra eta bere emaztea hemendik aste gutxira gurasoak izango dira.

Hasi baino lehen, zer moduz zaude? Negu luzea itxaronda motorrera igotzeko, ezin izan zenuen parte hartu Sepangen egindako hiru eguneko lehen entrenamenduan...
"Neguaren ondoren, eta denbora luzea emanda motorretik urrun, testen lehen egunerako prest egoteko prestatzen egon gara. Zoritxarrez, arazo bat izan genuen bizkarrean, eta entrenamenduen lehen eguna galdu genuen. Probak genituen hiru egun hauetarako, baina gainerako bietan banatu behar izan genituen. Atsekabetuta nengoen, baina gero oso ongi sentitu nintzen motorrera berriro igotzeko, eta sentsazio horiek izateko berriz. Dena nahiko ongi joan zaigu, eta uste dut hobe dezakegula".

Asko aldatzen da 1.000 cc-ko motorra gidatzeko modua 800 cc-ko motorraren aldean?
"Ez, ez dugu asko aldatu gidatzeko estiloa; 800 cc-ko motorrarekin dagoeneko potentzia gehiegi genuen, beraz, motorrarekin zer egin ikasi behar zenuen alderdi askotan. Uste dut 1.000 cc-ko motorrak askoz ere azelerazio handiagoa duela, eta horri esker, dibertigarriagoa ere bada, baina ez dut uste asko aldatu behar izan dudanik nire estiloa. Sentsazioak oso antzekoak dira 800 cc-ko motorrarekin, eta badirudi mundu osoa nahiko ongi moldatzen ari dela".

Negu honetan aldatu al duzu entrenamendu fisikoa motor berrian pentsatuz?
"Ez, arlo fisikoari dagokionez, oso antzekoa izango da. Zailagoa izango da, baina edozein motorra gidatzeko sasoi fisikorik onena lortzeko entrenatzen genuen dagoeneko, eta ez 800 cc-ko motorra gidatzeko bakarrik. Nire ustez, arlo fisikoa ezin dut askoz ere gehiago hobetu denboraldia hasi aurretik".

Nabaritzen al dituzu Sepangen egindako test hauetan eraman dituzuen 4 kilo gehiago horiek, Valentziaren aldean?
"Bai, nahikoa gogaitzen duen zerbait da, motorra dagoeneko garatuta genuelako, eta arau berria egitea erabaki zuten. Beraz, geuk, motorrean beste 4 kilo gehiago jarri behar izan genituen. Desabantaila da guretzat, motorra dagoeneko garatuta zegoelako, pisu jakin baterako pentsatuta, eta orain kilo gehiago jarri behar ditugu. Horrek motorrean eragin handia du. Gidatzean, oro har, ez dugu asko nabaritzen, baina zoritxarrez, bihurgunean maniobra egitea asko nabaritzen da. Gehiago moldatzen saiatu behar gara, eta gainditzea lortu, baina oso berandu erabaki dute egitea, eta horrek asko izorratzen nau".

Potentzia eta pisu handiagoa baina erregai-tangaren edukiera bera duten motor berri hauekin, jarraitzen al diozu Hondako eta Repsoleko ingeniarien lanari eta elkarlanari, zuri eta Daniri gasolinarik onena emateko?
"Noski, potentzia handiagoa izatea alderdi kritikoa izango da, eta saiatu beharko dugu ezaugarri berak izatea baina kontsumo txikiagoarekin. Erregai-tangaren edukiera bera da, baina potentzia askoz ere handiagoa da, beraz, nahiko zaila izango da lasterketak bukatzea ziurtatzea. Horregatik, ezinbestekoa da Hondak eta Repsolek elkarrekin lan egitea eta irtenbiderik onena aurkitzea".

Orain bloga duzu eta zaleak oso pozik daude horrekin, iruzkinei begiratzen badiegu. Zer uste duzu? Ba al dakizu zenbat jendek jarraitzen zaituen kanal berri honetan zuri buruzko gauza gehiago jakiteko?
"Bai, horri esker, lasterketen atzetik zer dagoen, nola sentitzen naizen, zer pentsatzen dudan eta bestelakoak jakiteko aukera izango dute. Ez dut inoiz aurretik egin, baina Repsoli esker, aurten egitea erabaki dut. Ea nola joaten den. Zaleek irakur dezaketen zerbait interesgarria izango dela uste dut".

Jendeak dio aita zarenean hamarren bat galtzen duzula itzuliko... Ados al zaude?
"Ezkontzen zarenean motelago gidatzen duzula ere esaten dute, baina ni ezkondu nintzenean Munduko lehen Txapelketa irabazi nuen, eta ume bat izango genuela jakin nuenean nire bigarren titulua irabazi nuen. Beraz, ez dut uste hori gertatuko denik".

Pentsatu etorkizunean zure umeetako batek hauxe esaten dizula; “aita, pilotua izan nahi dut”. Zer esango zenioke?
"(Barre egiten du) Ziur asko txikitatik erakutsiko diegu motorrez ibiltzen, baina beraiek erabakiko dute azkenean pilotuak izan nahi diren ala ez".

2012/02/06

Azken berriak

> Marc Marquezek atzeratu egin du 2012ko debuta
> Stonerrek 2 minutu azpitik gidatzea lortu du eta Pedrosa hirugarren izan da


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.