Pedrosa: "Galga ia ez dudalako ukitu eta erori naiz" - repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Motoziklismoa > Albisteak > Gaurkotasuna
Pedrosa: "Galga ia ez dudalako ukitu eta erori naiz"

CopyRepsolYPF

Dani Pedrosa: “Arraroa izan da, galga ia ez dudalako ukitu eta erori naiz. Pena izan da irteera oso ona egin dudalako eta ongi joaten ari nintzelako. Motorrean ongi sentitzen nintzen eta aurreko partea bikain ibiltzen ari zen, nahiz eta atzekoak irrist egin. Baina, oro har, pistaren egoera kontuan hartzen badugu, sentsazioak onak ziren. Pena handia izan da.”

Simón: “Ongi irten naiz, konfiantza handia nuen. Lehen postuan kokatu naiz Simoncellik aurreratu nauen arte hutsegite arin bat egin eta gero. Gero lehia handia izan dut Barberarekin eta Kalliorekin bigarren postua eskuratzeko, Bautistak eta Pasinik taldearekin bat egin duten arte. Bost itzuli falta zirenean gainerako pilotuak ni baino azkarrago zihoazen eta zail egin zait jarraitzea. Pare bat ustekabe izan ditut eta bosgarren postuarekin konformatu behar izan naiz”.

Márquez: “Lasterketa zaila izan da zertxobait kostatzen zelako. Lasterketa erdian euria egiten hasi da eta gauzak zaildu dira. Lasterketa bukaeran talde handia ginen eta Titok aurreratu nau. Bagenekien non aurreratu behar nuen baina hiru bihurgune lehenago Ianonnerekin talka egin dut eta aurreratu nau; hortaz, Tito aurreratu nahi nuen lekuan Ianonne aurreratu dut. Baina pozik nago hamargarren postuarekin”.

Rabat: “Oso larterketa zaila izan da. Irteera ez oso ona egin dut eta gero, hirugarren itzulian helmugako zuzenean hutsegite bat egin dut eta pistatik atera naiz; hortaz, denek aurreratu naute. Aurrera egin behar izan dut, gogor jo dut eta beste hutsegite bat egin dut. Gero euria egiten hasi da eta erritmoa jaitsi dut pare bat ustekabe izan ditudalako. Gero, amaieran aurrera egin dut berriz eta taldearen aurrealdean bukatu ahal izan dut. Horrek konfiantza handiagoa eman dit eta orain fisikoki eta mentalki egin behar dut aurrera, Brnoraino prest heltzeko”.

2008/07/13

Azken berriak

> Pedrosak ez du bukatu Alemanian eta Stonerek irabazi du
> Garaipena eta lidergoa Simoncellirentzat


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.