Sepang, urteko lehenengo lasterketa - repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Motoziklismoa > Albisteak > Gaurkotasuna
Sepang, urteko lehenengo lasterketa

Copy Repsol

Abiadura eta pasioa itzuliko dira aste honetan hainbat hilabete ezer gabe igaro ondoren. Munduko piloturik onenak motoziklismoko munduko hiriburua izango denean elkartuko dira, Sepangeko Malaysiar zirkuituan. Urteko lehenengo lasterketa izango da, eta han ikusiko dugu pilotuak beraien montura berrietara nola egokitzen doazen. Repsol Honda Team a eta bere pilotuak, Dani Pedrosa eta Andrea Dovizioso, oso motibatuta iritsiko dira Malaysiara.

Repsoleko pilotuak ez dira lehenengo aldiz igoko Honda berrira. Azaroan ere igo ziren, 2009ko denboraldiaren bukaerako lasterketan Dani Pedrosak garaipen bikaina lortu eta hurrengo egunean. Han ikusi zuten lehenengoz motoa; orain hasiko da lanik gogorrena.

Repsol talde osoak esfortzu guztiak Honda RC212V 2010 prestatzeko erabiliko ditu. Hiru egun iraungo dute entrenamenduek, nahiz eta lehenengoan probatzaileek bakarrik atera ahal izango duten pistara. Ostegunera arte itxaron beharko dugu Pedrosa eta Dovizioso haien makinen gainean ikusi ahal izateko.

Dani Pedrosa sasoi ezin hobean iritsiko da 2010eko lehenengo zitara, iragan abenduan ezker eskuko torloju bat kentzeko egin zioten ebaketatik erabat osatuta. Katalana irrikan dago moto berrira igotzeko eta denboraldiaurrea ahalik eta sentsazio onenekin hasteko.

Munduko hamazazpi piloturik onenak abiatuko dira malaysiar trazatuan datozen ostegunean eta ostiralean. Sepangen, Valentino Rossi eta Jorge Lorenzo haien Yamaharen gainean ikusi ahal izango ditugu, eta Casey Stoner eta taldekide duen Nicky Hayden estreinatu berria duten Ducatiarekin, besteak beste. MotoGP-aren denboraldi berri bat prestatzen hasiko da aste honetan Malaysian. Ez ezazu pasatzen utzi!

Beste esteka batzuk:
2010eko lasterketa guztiak: Munduko Txapelketaren egutegia
MotoGP-ko pilotuak
Munduko Txapelketaren zirkuituak

Azken berriak

> Ebakuntza egin diote Repsoleko Dani Pedrosa pilotuari, esker eskuko torloju bat kentzeko
> Erabiltzaileak repsol.com guneko Lehiaketa Kanaleko protagonistak izan dira bukatu den denboraldian

2010/02/03


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.