Sachsenringeko zirkuituak Alemaniako SN hartuko du asteburu honetan. Mundialeko trazaturik gazteenetariko bat da, Alemaniako herria beti egon bada ere automobilismoari eta motorrei estuko lotua. Bere ezaugarriengatik, egutegiko mantsoenetariko bat da, baina hori ez da oztopo lasterketa ikusgarriak eta lehiatuak bizi izateko.
1996an eraiki zuten Sachsenringeko zirkuitua, nahiz eta jadanik Chemnitz hiriaren inguruan jadanik motoziklismoko lasterketak ospatzen ziren 1920az geroztik. 1998an, trazatuak motoziklismoko bere lehen Sari Nagusia hartu zuen eta orduaz geroztik, zaharberritze ugari izan ditu. 2001ean, trazatuaren diseinua berritu zuten.
Alemaniako zirkuitu horrek azkenaldian izan dituen zaharberritze horien artean dago zolarena, berriro asfaltatu dute eta. Repsoleko Dani Pedrosak Sachsenringen inguruan dio “zirkuitu nahiko mantsoa dela”, eta nahiago duen zatia “azkenekoa da, azkarrena: eskuineranzko jaitsiera zirkuituaren bukaerara arte eta azken kurbarako igoera”.
Pneumatikoei dagokienez, Pedrosak esan du Alemaniako zirkuituan “pneumatikoen ezkerraldean ohikoa baino konposatu gogorragoa erabili beharra dagoela”. Gainera, dio Sachsenringen gidatzeko estiloa “nahiko estatikoa dela, leunki pilotatzen delarik, ohikoak baino mugimendu gutxiago eginaz motorrean”.
Sachesenringeko zirkuituaren datuak
Luzera: 3.671 m.
Zabalera: 10 m.
Kurbak ezkerretara: 10
Kurbak eskuinetara: 4
Zuzenik luzeena: 780 m.
Lotutako estekak:
• Parte hartu Dani Pedrosaren Blogean
• Jarraitu 125cc-eko Munduko Txapelketa Marc Márquezen Blogean
• Horrela doa Munduko Txapelketa: sailkapena
• 2010 Munduko Txapelketaren MotoGP pilotu guztiak ezagutu
• 2010eko lasterketa guztiak: Munduko Txapelketaren egutegia
• Datu estatistiko guztiak, sareko superbilatzaile osoenean
2010/07/13
Azken berriak
> Pedrosak eta Márquezek Espainiako selekzioa zoriondu dute
> Marc Márquezek nagusitasunez esan dio agur Motorland Aragóni
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.