125cc kategoriako denboraldiaurrea aurrera doa eta Valentziako Erkidegoko Ricardo Tormo Zirkuituan hasi dira urteko lehenengo entrenamendu ofizialak. Parte hartu duten 25 pilotuek eta haien denboren erregistro ofizialak agerian utzi dute hori. Eguna eguzkitsua izan da eta haize pixka bat egin du pistan. Marc Márquez kategoriako piloturik azkarrenen artean sartu da, egunaren bukaeran denboren taulan bigarren bukatu dela eta.
Repsol pilotuak 1 minutu eta 41 segundo eta 841 milaren behar izan ditu, eta Pol Espargarók bakarrik gainditu du, 937 milareneko abantailarekin. Marquezen eguneko gaia motoan ibiltzea eta sentsazioak berreskuratzea zen funtsean, motoan ibiltzeko duela bi aste Catalunyako zirkuituan bizitako baldintza askoz ere hobeak zirela eta. Bere taldearekin batera, Repsoleko pilotuak bere Derbi RSA motoaren zenbait doikuntza ebaluatzen hasi da, bere pilotatzeko moduari egokitzeko.
Aste honetan jarraituko dute probak hiru egun hauetan eta Jerezeko ondorengo entrenamenduetan, txapelketa osorako balio dezaken prestakuntzarako oinarria lortu nahi dute. Hau da, prestakuntzaren oinarrizko konfigurazioa lortzea, zeinetik abiatuz, eta ahalik eta aldaketa gutxien eginez, Munduko Txapelketako zirkuituen ezaugarriei erraz egokitzeko. Horretarako, taldeak pilotu katalanaren estiloa, bere gustuak eta sentsazioak ari da aztertzen, bere esperientzia ekartzeko eta denboraldiaurrean oinarrizkoa den etapa erretzeko, txapelketa hasten denean eroso eta azkar ibili ahal izateko.
Marc Márquez, 1’41.841 seg, 53 vueltas, 212 km.
“Gaur duela bi aste Circuit de Catalunyan egin genuena baino normalagoa izan da entrenamendua, eguraldia askoz hobea izan delako. Ez du euririk egin, eguzkia egin du eta asfaltoaren tenperatura ona zen. Arazorik larriena haizea izan da, baina jarraitutasun handiagoz aritu gara eta itzuli onak eman ditugu erritmo biziagoarekin. Ea bihar ere ongi egiten dugun lan, beti ere lasaitasunez, lan asko gelditzen zaigulako eta proba ugari egin behar ditugulako oraindik”.
2010/03/02
Azken berriak
> “Oso pozik nago Hondak egin dituen hobekuntzekin, baina gehiago egin beharko dugu irabaztea lortzeko”
> “Aurrera pausoa eman dugu elektronikarekin, baina xasisa oraindik ere gehiago doitu behar dugu”
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.