Pedrosak eta Doviziosok Laguna Secako podiora igo nahi dute - repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Motoziklismoa > Albisteak > Gaurkotasuna
Pedrosak eta Doviziosok Laguna Secako podiora igo nahi dute

Copy Repsol

Asseneko lasterketaren ondoren atseden hartzeko astirik ere ez dute izan, eta orain, MotoGP txapelketak ozeanoa zeharkatu eta egutegiko Sari Nagusi berezienetako bat ospatuko du. Laguna Secakoa, hain zuzen ere, non MotoGP-ko pilotuak bakarrik lehiatzen diren. “Kortxoa ateratzeko” kurba ospetsua dute zain Holandako SNan ongi ibili ez eta hura ahaztu nahi dituzten pilotuak.

Estatu Batuetako podioa da Dani Pedrosaren eta Andrea Doviziosoren helburua, atzean utzi nahi dutenak Holandako lasterketa. Espainiar pilotuak bere blogean dio dagoeneko Laguna Secako lasterketa duela buruan, gogokoa duen zirkuitua, gogoz hartuko duena. Holandan, atzean utzi zituen arazo fisikoak eta Repsoleko pilotuak berriro gozatu zuen motoaren gainean.

Taldekide duen Andrea Doviziosok ere Estatu Batuetako Sari Nagusiko podioa du xedetzat. Han, Repsol pilotuek motoaren xasisean hobekuntzak egiten jarraitu nahi dute, eta Valentino Rossirekin, Jorge Lorenzorekin eta Casey Stonerrekin lehiatu buruko postuetan jartzeko.

Estatubatuarra, zalantzarik gabe, egutegiko zirkuiturik enblematikoetariko bat da. Bere “kortxoa ateratzeko” kurba Munduko Txapelketako erronkarik zailenetariko bat da eta kirol honen historia bizia, hainbat ikuskizun ikusi ahal izan baitira Laguna Secan. Trazatuaren zailtasunaren ondorioz, ezin dira bertan lehiatu beste bi mailak. MotoGP mailakoak bakarrik lehiatzen dira han.

Estatu Batuetako Sari Nagusia. Ordutegia (Espainiako ordua)

Uztailak 4, ostirala
• 22:25-23:25. MotoGP entrenamendua

Uztailak 5, larunbata
• 18:55-19:55. MotoGP entrenamendua
• 22:25-23:25. MotoGP sailkapena

Uztailak 6, igandea
• 18:40-19:00. MotoGP Warm Up
• 23:00. MotoGP lasterketa

Esteka batzuk:

Etxera eraman nahi al duzu Dani Pedrosaren Honda?
Animatu ezazu Dani bere blogean.
Munduko Txapelketako hitzordu guztiak: 2009ko egutegia.
Honela doa Munduko Txapelketa: 2009ko sailkapena
Estatistika datu guztiak sareko bilatzaile osatuenean.

2009/06/30

Azken berriak

> Repsol Erronkak eta MotoGPk Alemaniako SN motogp.com-en gozatzeko sarrera ematen ditzute
> Pedrosa: “Atsekabetuta nago gaurko emaitzarekin, podiuma eskura genuelako”


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.