Valentziar Erkidegoko Ricardo Tormo Zirkuituko entrenamendu ofizialen bigarren saioan oso emaitza ona lortu du Repsoleko Marc Márquez pilotuak. Eguneko denborarik onena lortzeaz gain, hainbat proba egin baititu bere Derbi RSA 125 motoarekin. Pilotu gazteak 45 itzuli eman dizkio Valentziar zirkuituari eta bere denborarik onena 38. itzulian lortu du.
Goizeko 11.30etan atera da Márquez pistara, Ricardo Tormo zirkuituko asfaltoak tenperatura egokia lortu ondoren. Hortik aurrera, Marcek hiru edo lau itzuliko tandak egin ditu eta boxera itzuli da teknikariekin hitz egiteko, esekiduretan eta hainbat doikuntzetan egindako aldaketekin izandako sentsazioei buruz.
15:00etan bukatu da Moto2ko pilotuekin batera egin duten entrenamendu konbinatua eta, nahiz eta gero litro zortzireneko pilotuentzat beste bat antolatuta zegoen 16:00 eta 17:00 bitartean, Repsol pilotuak ez du pistara itzuli nahi izan ordu horretan egiten zuen hotzarengatik, gehiegizko arriskuak saihesteko, bere denbora inork gainditu ez duen egunean.
Márquezen denbora onena -1:40’280 seg-, iazko azaroan, Valentziako Sari Nagusiaren entrenamendu kronometratuetan lortu zuena baino segundoa eta zazpi hamarren hobea izan da -1:41’991 seg-, eta Julian Simonek lortutako polea baino bi hamarren azkarragoa -1:41’472 seg-.
Lana ongi egiteak ematen duen pozarekin, Repsol pilotua valentziar trazatuko hirugarren eta azken saioari aurre egiteko ari da prestatzen. Euria egingo duela diote iragarpenek.
Marc Márquez, 1:40’280 seg, 45 itzuli, 180 Km.
“Oraingoz dena doa ondo eta oso eroso nabil Derbian. Bihar ongi lan egiten jarraitzeko eguraldi ona egingo duen ikusi beharko dugu, gaur pista atzo baino hobeto zegoelako eta, nahiz eta hotz pixka bat gehiago egiten zuen, ez du haizerik egin eta horrek asko laguntzen du. Motoaren gainean arinago ibili naiz. Hasieran beti zaude pixka bat gogortuta etaa nire gustuko prestakuntza lortzeko hainbat konfigurazio aritu gara bilatzen. Denbora ona lortu dugu, baina orain, hori z da garrantzitsua, ibiltzea, kilometroak gehitzen joatea eta taldea ezagutzen joatea delako garrantzitsuena, eta taldearekin oso ongi ari naiz ulertzen”.
2010/03/03
Lotutako estekak:
• Marquez Zonan sartu
• 2010 Munduko Txapelketaren MotoGP pilotu guztiak ezagutu
• 2010eko lasterketa guztiak: Munduko Txapelketaren egutegia
• Datu estatistiko guztiak, sareko superbilatzaile osoenean
Azken berriak
> Marc Marquez ongi hasi da Valentzian
> “Oso pozik nago Hondak egin dituen hobekuntzekin, baina gehiago egin beharko dugu irabaztea lortzeko”
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.