Jerezeko Zirkuituan programatuta zeuden bigarren entrenamenduen egunean lan normal egin ahal izan da, noizean behin euri zaparradaren bat bota du egun osoan zehar Andaluziako zirkuituan. Pista lehorra zegoen uneak aprobetxatu ditu Marc Marquezek eguneko denborarik onena egiteko, 1 minutu 47 segundo eta 473 milarenekoa, hain zuzen.
Repsol pilotuak euritako pneumatikoak atera ditu motoan ibiltzeko eta egunaren gainerakoa lehorreko pneumatikoak probatzen eta aurreko entrenamenduetan burututako egokitzapen lanarekin eta prestakuntza lanarekin jarraitu du. Hasieran, pista oraindik zikina eta hotza zegoela, esekiduraren konfigurazio biguna erabili du. Gutxiago labaintzen zuenean, prestakuntza gogorragoa konfiguratu dio taldeak eta Repsol pilotuak erritmo biziagoa erabili ahal izan du.
Marc Márquezek Valentzian baino tanda luzeagoak egin ditu –sei itzuli ingurukoak-, eta pista oraindik ere hezea zegoelako lasai ibili ondoren, berehala lortu du erritmo bizia eta 1 minutu eta 48 segundotan ibili da, erritmo erregularrean. Astelehenean, eguraldiak aldatzen ez badu, Repsol pilotuak eta bere taldeak erritmoa hobetzeko jarraitu nahi dute lanean, eta lasterketa bezalakoa egiten ere saiatuko da.
Marc Márquez, 1’47.473 seg, 48 itzuli, 213 km.
“Hasieran, pistak zertxobait labaintzen zuen, lau tanta bota dituenean gehienbat, baina lehortu denean, nahiko ongi eusten zuen eta ongi ibili gara. Hemen iazko denboraldia bukatu zenean egin genuen prestakuntzarekin ideiaren bat bagenuen, eta Valentzian ere probatu dugu, eta berehala sentitu naiz eroso. Lan ona egin dugu eta denbora ona lortu dugu, zirkuitu honetako nire record pertsonala. Erori ere ez gara egin eta hori garrantzitsua da, putzuekin erraza baitzen erortzea”.
2010/03/08
Lotutako estekak:
• Marquez Zonan sartu
• 2010eko lasterketa guztiak: Munduko Txapelketaren egutegia
• Datu estatistiko guztiak, sareko superbilatzaile osoenean
Azken berriak
> Euriaren ondorioz, Marquezen Valentziako entrenamenduak lehenago bukatu dira
> Denborarik onena lortu du Marc Márquezek Valentziako entrenamenduen bigarren egunean
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.