Maverick Viñales eta Repsol elkartu egin dira 2012. urtearen hasieran. Iazko debutatzailerik onenak Espainiako energia-konpainiaren koloreak defendatuz ekingo dio denboraldi berriari Moto3 kategorian. Rosesko (Girona) pilotua 17 urte ditu, eta energia-konpainiak Munduko Motoziklismo Txapelketan babestutako pilotu-talde apartera sartu da.
Aurreko denboraldian ezagutzera eman zen pilotuarekin, Repsolek talde bikaina osatu du: Casey Stoner, Dani Pedrosa (MotoGP), Marc Márquez (Moto2), Maverick Viñales, Miguel Oliveira eta Álex Rins (Moto3). Horrela, Munduko Motoziklismo Txapelketaren hiru kategorietan parte hartuko du.
Gaztea izan arren, Viñalesek denbora izan du bere talentua erakusteko, nazio nahiz nazioarteko mailan. Espainiako Abiadura Txapelketan (CEV) hasi zen 2009an, eta bigarren izan zen sailkapen orokorrean, 4 puntuko aldearekin baino ez. Hurrengo urtean, 2010ean, Viñalesek 125 cc-ko kategoriako CEV eta Europako Txapelketa irabazi zituen.
Urtebete beranduago Munduko Txapelketan parte hartu zuen lehen aldiz, eta nabarmentzea ere lortu zuen. Denboraldian hirugarren postuan bukatu zuen, 9 alditan podiumera igotzea lortuta; haietatik, 4tan lehen postuan sailkatu zuen. Emaitza horri esker, 2011n, kategoriako gainerako lehiakideek urteko rookierik onena izendatu zuten.
Maverick Viñalesek Moto3 kategoria berrian parte hartuko du 2012. urte honetan, eta, hor, Repsoleko beste pilotu batzuekin ere izango da, hala nola Miguel Ángel Oliveira eta Álex Rinsekin. Avintia Competición eta Repsol taldeen akordioari esker, Viñalesek energia-konpainiaren laguntza izango du, 2012aren amaierara arte.
Repsolek 40 urte daramatza lehiaketan, eta Munduko Motoziklismo Txapelketan erreferentziako babesleetako bat da. Kategoria guztietan irabazteko borrokatuko du berriz 2012ko denboraldian.
Maverick Viñales
"Poz handia hartu dut denboraldi honetan Repsol gisako babesle baten koloreak defendatuko ditudalako, izan ere, Repsolek garaipen ugari lortu ditu Munduko Motoziklismo Txapelketan. Pilotu oso on asko talde honetan egon dira, eta orain ni sartuko naiz. Gaur egun, Repsolek babestutako hiru pilotu nagusiak, Casey Stoner, Dani Pedrosa eta Marc Márquez, munduko txapeldunak dira, eta hori da, zalantzarik gabe, 2012 honetan dugun helburua. Espero dut Repsoleko beste pilotu batzuek Munduko Motoziklismo Txapelketan egindako bideari jarraitzea eta garaipen asko lortzea. Orain, egun hauetan, Valentziako entrenamenduetara mugatuko gara. Hobekuntza asko heldu dira gure motorrerako, eta orain, kontzientziaz probatu beharko ditugu".
2012/02/08
Azken berriak
> Stoner: "Ezinbestekoa da Honda eta Repsol elkarrekin lan egitea, kontsumo txikiagoarekin prestazio berak lortzeko"
> Pedrosa: “Denboraldi honetako motorrekin beranduago galgatu eta bihurguneetan azkarrago joan zaitezke”
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.