Marc Márquezek nagusitasunez esan dio agur Motorland Aragóni - repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Motoziklismoa > Albisteak > Gaurkotasuna
Marc Márquezek nagusitasunez esan dio agur Motorland Aragóni

Copy Repsol

Motorland Aragon zirkuituan programatuta zegoen bigarren egunean ere ez du arazo handirik eduki Marc Márquezek, Aragoiko trazatuari berehala moldatu dena. Repsol pilotuak ia segundo batean jaitsi du bere denbora; eguerdian amaitu ditu bere entrenamenduak, eta denboren taularen buruan bukatu ditu saioen bi egunak, bere ondorengo arerioari zortzi puntuko abantaila ateratzen dizkiola.

Repsol pilotuak bere motoarekin duen sintonia onari esker, erregulartasun handiko erritmo bizia lortzen du berehala. Alcañizeko trazatuaren berezitasunei guztiz egokitzeko bere Derbi RSA ongi prestatzeko lanean, Marc Márquezek eta bere taldeak martxen inguruko konfigurazio berri bat eta esekiduretan zenbait doikuntza berri probatu dituzte.

Emilio Alzamoraren ikaslea goizeko bederatziak baino minutu gutxi batzuk beranduago atera da pistara bero gehiegi egiten ez duen ahalik eta denbora gehien aprobetxatzeko. Atzo baino haize gutxiago egiten zuen, termometroa berehala igo da 30ºC-ra arte, eta 37 itzuli eman eta gero, Márquezek eta bere taldeak amaitutzat eman dituzte Aragoiko pistako entrenamenduak.

Orain bederatzi eguneko atsedenaldia edukiko dute eta Repsoleko pilotua datorren asteko ostiralean igoko da berriro 93 zenbakia daraman Derbira, Alemaniako Sari Nagusiko entrenamenduetan, Sachsenringeko trazatuan.

Marc Márquez, 1’58.619 seg, 37 itzuli, 188 km.
“Gaur, azkar hasi gara entrenatzen, dagoeneko zirkuitua ezagutzen dugulako eta arratsaldean taldearekin probatu genituen hainbat doikuntza probatu nahi genituelako. Martxen beste erlazio bat ere probatu dugu eta irtenbide ona aurkitu diogu. Erritmoari ongi eutsi diogu, hainbat gauza probatu ditugu eta beste batzuk alderatu eta, azkenean, 37 itzuli eman ondoren utzi ditugu probak. Ez dira asko izan, baina ongi probatu dugu nahi genuena, nahiz eta itzuli gutxi eman, hobe delako haiek ongi ematea. Dagoeneko, duela zenbait lasterketa lortu dugu motoa ongi prestatuta edukitzea eta horrek asko laguntzen digu berehala eroso sentitzen. Taldeak oso ongi ezagutzen nau eta berehala daki zer behar dudan. Entrenamendu guztietan goaz hobetzen eta Aragonen, oso eroso ibili naiz bi egunetan. Lan ona egin dudala uste dut, beraz, irailean etortzen garenean, nahiko argi edukiko dugu dena”.

2010/07/08

Lotutako estekak:
Parte hartu Dani Pedrosaren Blogean
Jarraitu 125cc-eko Munduko Txapelketa Marc Márquezen Blogean
Horrela doa Munduko Txapelketa: sailkapena
2010 Munduko Txapelketaren MotoGP pilotu guztiak ezagutu
2010eko lasterketa guztiak: Munduko Txapelketaren egutegia
Datu estatistiko guztiak, sareko superbilatzaile osoenean

Azken berriak

> Marc Marquezen lehen saioa Motorland Aragónen
> Márquez: “Oso mugara joan naiz”


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.