Eguraldia asko hobetu dela eta, eguzkia agertu da eta tenperaturek gora egin baitute, 125cc eta Moto2 mailetako pilotuek eta taldeek Kataluniako Zirkuituan entrenamenduen bigarren egunari onura handiagoa atera diote. Gehienez 15ºC giroan eta pistako 23ºC-ak atzoko 12ºCen ondoan atseginak ziren, pistan 13ºC inguru zeudenean, gehienezko hamarren azpitik.
Marc Márquezek, entrenamenduen bigarren egunean 31 itzuli eman dizkio Kataluniako trazatuari eta eskuinerako 4. kurban erori da –Repsol kurba-, pixka bat lehenago Julian Simon erori ondoren asfaltoaren inguruan zeuden putzuen ura zela eta. Marquez Simon zegoen lekura iritsi denean, bere Derbiaren aurreko gurpilak irristatu egin dio bustita zegoen leku batean eta lurrera erori da, baina, zorionez, ez da larria izan.
Istripuan kaltetuena Repsol pilotuaren moto berria izan da, zeina boxetatik pasatu behar izan duen konpontzeko eta, ondorioz, Marquezek eguneko bi egun onenak galdu ditu, tenperatura gorago zeudenean eta baita pista ere.
Arratsaldeko 3ak ondoren, pistara itzuli denean, Emilio Alzamoraren ikaslea moto berriari egokitzen jarraitu du eta baita esekiduren eta xasisaren doikuntzak prestatzen, eta pixkanaka bere talde berria eta bere Derbi RSA 125 berriaren portaera ezagutzen jarraitu du.
Bihar, ostirala, bukatuko dira Kataluniako Circuiterako programatuta dauden entrenamenduak eta ez dira berriz hara joango pilotuak Kataluniako Sari Nagusia lehiatuko den asteburura arte, uztailaren 4ean.
Marc Márquez, 1’54.04 seg, 31 itzuli, 147 km.
“Eguna nahiko arraroa izan da, zorte txarra izan dugulako eta ezin izan dugulako eguzkia zegoenean eta pista beroa zegoenean aprobetxatu. Goizean, Julián Simón nire aurrean erori da, putzu bateko urarekin busti du asfaltoa eta bere atzean, lurrera joan naiz. Motoa konpondu dugunean, arratsaldean, pixka bat gehiago ibili baiz eta berehala sartu naiz denbora normaletan, baina zirkuitua ez zegoen oso azkarra. Hotza egiten zuen, labaindu egiten duen eta ezin duzu azkar ibili horrela, beraz, gaur hasteko eguna besterik ez da izan. Hala ere, garrantzitsuena motoan ibitzen hasi garela da, pista lehorra zegoela, eta oso ongi sentitu naizela. Lasai arituko gara lanean, pausoz pauso, eta taldeak asko lagundu dit. Bihar eguzkia egitea espero dugu, nahiz eta dirudienez euria egingo duen”.
Pistako baldintzak:
Eguraldia: Garbia
Tenperatura: 13º-15ºC
Hezetasuna: % 59
Asfaltoaren egora: Lehorra
Tenperatura pistan: 17º-23ºC
Haizea: 3 km/h.
2010/02/22
Azken berriak
> Marc Márquezek motoa eta koloreak estreinatu dita Kataluniako Circuitean
> Marc Márquezek hurrengo hiru egunetan entrenatuko du Montmelón bere Derbi RSAren gainean
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.