Euriaren ondorioz, Marquezen Valentziako entrenamenduak lehenago bukatu dira - repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Motoziklismoa > Albisteak > Gaurkotasuna
Euriaren ondorioz, Marquezen Valentziako entrenamenduak lehenago bukatu dira

Copy Repsol

Repsoleko pilotuak eta bere taldeak arriskurik ez hartzea erabaki dute eta hurrengo larunbatean itzuliko dira entrenamenduetara Jerezeko Zirkuituan, beste hiru egunez.

Ricardo Tormo Valentziar Erkidegoko Zirkuituan azken bi egunetan sentsazio onak izan ditu Marc Marquezek eta hori izan da litro zortzireneko pilotuek lehenengo entrenamendu ofizialetatik daramatena. Asfaltoa guztiz bustia zegoen eta euria ari zuen etengabe, beraz, kontuz ibili behar zela eta, bukatutzat eman dituzte entrenamenduak valentziar zirkuituan eta Marquezek ez du berriro jantziko motoko janzkia datorren larunbata arte, Jerezeko Zirkuituan.

Atzoko entrenamenduetan denborarik onena lortu zuen Marc Márquezek eta bere taldeak ontzat eman dute astelehenean eta asteartean egindako prestakuntza. Badaezpada, gaurko aurreikusita zituzten probak bertan behera utzi dituzte, Valentziar Erkidegoko Zirkuituaren asfaltoa oso irristakorra zegoelako. Euria ari zuela eta, ez zuen arrisku gehiegi hartu nahi eta Repsoleko pilotuak denboraldia hastear dagoenean eta penintsularen hegoalderantz joatea erabaki du. Hiru egunez egingo dituzte probak Jerezeko Zirkuituan, zeinak martxoaren bukaeran, 27 eta 29 bitartean, entrenamenduen beste hiru egun hartuko dituen 2010eko denboraldiaurreari bukaera emateko.

2010/03/04

Lotutako estekak:
Marquez Zonan sartu
2010 Munduko Txapelketaren MotoGP pilotu guztiak ezagutu
2010eko lasterketa guztiak: Munduko Txapelketaren egutegia
Datu estatistiko guztiak, sareko superbilatzaile osoenean

Azken berriak

> Denborarik onena lortu du Marc Márquezek Valentziako entrenamenduen bigarren egunean
> Marc Marquez ongi hasi da Valentzian


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.