Mundialeko kurbarik famatuena - repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Motoziklismoa > Albisteak > Gaurkotasuna
Mundialeko kurbarik famatuena

Copy Repsol

Munduko Txapelketa asteburu honetan Kaliforniako Mazda Raceway Laguna Seca zirkuitura iritsiko da. Lasterketa zail horretan, pilotuek, besteak beste “kortxo-kentzaile” izenarekin aski ezaguna den 8. kurbari egin beharko diote aurre. Chicane itsu bat da, maila bat-batean aldatzen duena. Zirkuituaren ezaugarriek hartan motoziklismoko eta automobilismoko maila gorenek bakarrik parte hartzea eragiten dute.

1957an eraiki zuten Monterrey-en (Kalifornia). Laguna Secako zirkuituak Munduko Txapelketaren gainerako pistek ez duten konfigurazioa du. 1988an sartu zen Munduko Txapelketan, sei urte beranduago, AEBetako Sari Nagusia beste zenbait lekura eraman zuten pistan eraldaketak egiteko eta FIM eta FIAren eskakizunei erantzuteko.

2004az geroztik, aldaketa handiak egin zituzten Kaliforniako zirkuituan, pistako segurtasuna areagotuz. Horien artean, irteera-karrilaren eta zuzen nagusiaren handiagotzea da nabarmenena, pianoak aldatu eta zirkuituko ihesbideak areagotzeko egindako eraldaketekin batera. Baina, aldaketa horiek ez zuten trazatuaren diseinuan eta haren ezaugarri nagusietan eraginik izan: luzera, 3,6 km, eta 11 kurba.

Trazatuaren zatirik ospetsuena “kortxo-kentzailea” da, 8. kurba. 91 metroko maila-aldaketa duen kurba luzea da, non pilotuek 60 km/h-ko abiadura daramaten. Sari Nagusi horretako une historiko asko bizi izan dira han, Zanardi italiarrak Herta estatubatuarrari barnealdetik aurre egin zionekoa, esaterak1996ko CART lasterketaren azken itzulian.

Kontuan izateko beste hainbat leku dira helmugarako zuzena, oso laburra eta bi alditan direkzioa aldatu beharra eragiten duena, non 270 km/h inguruko abiadura maximoa lortzen den; eta “kortxo-kentzailearen” aurreko zein ondorengo zonak. Kurba horren aurretik, jaitsiera bat dago eta motorrek hegan egiten dute. 8. kurba igaro eta berehala, 135 km/h-ko abiaduran egiten diren bi direkzio aldaketa daude, jaitsiera gogor batean bukatzen direnak.

2009/06/24

Beste esteka batzuk:

Etxera eraman nahi al duzu Dani Pedrosaren Honda?
Animatu ezazu Dani bere blogean.
Munduko Txapelketako hitzordu guztiak: 2009ko egutegia.
Honela doa Munduko Txapelketa: 2009ko sailkapena
Estatistika datu guztiak sareko bilatzaile osatuenean.


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.