2010eko Motoziklismoko Munduko Txapelketaren hasiera gero eta hurbilago dago eta, Sepangeko Malaysiar trazatuan entrenamenduen bigarren eguna bukatu ondoren, , beste bi proba besterik ez dira geldituko –martxoak 18 eta 19- apirilaren 11ko asteburuan denboraldi berriari hasiera emateko. Repaol Honda Teamaren boxean sentsazio onak utzi dituzte entrenamenduek, nahiz eta bi pilotuek –Dani Pedrosa eta Andrea Dovizioso– oraindik ere lan asko egiteke dutela uste duten.
Lehenengo egunean baino bero gehiago egin zuela eta, pistako lana zailagoa izan zen pilotuentzat. Atzo baino askoz gehiago labaintzen zuen asfaltoak eta, nahiz eta oro har denborak jaitsi zituzten, pistaren egoera zela eta, ez zuten gehiegi arriskatu.
Andrea Doviziosok bere zazpigarren denborarik onena egin du, malaysiar trazatuari 46 itzuli eman ondoren. Andreak bere denborarik onena lortu du (2.01’439 seg.) hamahirugarren itzulian. Repsol Honda Teameko italiarrak lasterketa bezalako bat egin du arratsaldean, 15 itzuli guztira, 15 itzuli eman ditu, 2 minutu eta 2 segundoko erritmoan. Oso saiakera erabilgarria izan da Doviziosorentzat eta bere taldearentzat, pneumatikoak higatu ahala eta erregaia gutxitu ahala motorra nola dabilen ikusi baitute.
Boxaren beste aldean, Dani Pedrosak aurreko eguneko denbora onenari kendutako segundo erdia ez da nahikoa izan espainiar pilotuarentzat. Pedrosa ez da eroso ibili motoaren gainean bi egunetako baten ere ez eta entrenamenduen bigarren eguneko Valentino Rossiren denbora onenetik segundo eta bi hamarreneko aldeak argi utzi du hori. Öhlins esekidurei eta moto berriari egokitzeko prozesua zaila ari da izaten eta gehiegi bibratzen omen duela eta, ezin izan du bere mailarik onena erakutsi.
Repsol Honda Teameko pilotuak orain etxera doaz zenbait egunetarako, martxoan Qatarren lasterketetara itzuli aurretik. Han, bi egun izango dituzte entrenatzeko, 2010eko lehenengo Sari Nagusia hasi aurretiko denboraldiaurreko azkenak.
Dani Pedrosa, 2:01.478 seg, 57 itzuli, 316 km.
“Gaur gogor egin dugu lan eta hainbat gauza probatu ditugu azkarrago ibiltzeko. Motoaren gaineko sentsazioak hobetu baditugu ere, eta hori ona da, beste alderdi batzuetan espero genituen emaitzak ez ditugu lortu eta atzo izan genituen hainbat arazo izan ditugu gaur ere bai. Beraz, lan asko dugu oraindik egiteko, Qatarrera joan aurretik. Taldea gogor ari da lanean eta hobetzeko gai izango garela uste dut. Jakina, denboren taulan zortzigarrena ez da lortu nahi dudan lekua, beraz, Qatarrerako aurrera egitea espero dut”.
Andrea Dovizioso, 2:01.439 seg, 46 itzuli, 255 km.
“Entrenamenduen bi egun hauek kontuan izaten baditugu, oro har, saio honetan asko aurreratu dugu zirkuitu honi egindako bisitaren ondoan, otsailaren hasieran. Harro nago itzuliak eman ditugulako modu konstantean, hori oso garrantzitsua baita lasterketetan. Lasterketa bezalako bat egin dugu eta lasterketako pneumatikoekin erritmo ona lortu dugu. Ez nago oso pozik denboren taulan lortu dudan zazpigarren postuarekin, baina emaitza, hein batean, atzeko pneumatikoa biguna erabili ez dudalako izan da, horrek lagunduko ninduen eta itzuli hobea egiten. Hori aztertu beharra dugu, irteerako parrillan posizio ona edukitzea oso garrantzitsua delako lasterketei begira. Argi dago Valentinoren eta Caseyren mailara iristeko lan asko egin beharko dugula oraindik, baina pozik eta konfiantzaz nabil”.
2010/03/01
Lotutako estekak:
• Pedrosa Zonan sartu
• Dovizioso Zonan sartu
• 2010 Munduko Txapelketaren MotoGP pilotu guztiak ezagutu
• 2010eko lasterketa guztiak: Munduko Txapelketaren egutegia
• Datu estatistiko guztiak, sareko superbilatzaile osoenean
Azken berriak
> Repsol Honda Teamak 2010 denboraldia prestatzen jarraituko du Sepangen
> Euriak eta hotzak Marc Marquezen entrenamenduen bukaera aurreratzea eragin dute
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.