Repsol Honda Teamak 2010 denboraldia prestatzen jarraituko du Sepangen - repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Motoziklismoa > Albisteak > Gaurkotasuna
Repsol Honda Teamak 2010 denboraldia prestatzen jarraituko du Sepangen

Copy Repsol

MotoGP-a itzuli da Sepangeko Zirkuituan, Malaysian, orain pare bat aste, neguko atsedenaldiaren ondoren, 2010 denboraldiaurrea hasi zen leku berean. Repsol Honda Teameko Dani Pedrosa eta Andrea Dovizioso pilotuak goizeko hamarretan atera dira pistara –hango ordua- eta gogor aritu dira lanean HRC taldearen teknikariekin arratsaldeko bostak arte, eguerdian bazkaltzeko atsedenaldia bakarrik izan dutelarik.

Repsol Honda Teameko Dani Pedrosa espainiarrak istripu txiki bat izan du malaysiar zirkuituaren ezkerreranzko 9 kurban, zirkuituko mantsoenetako batean. Ez du ondorio fisikorik eduki, bere Honda RC212V-aren aurreko pneumatikoak irristatu ondoren erori denean. Ordura arte, Pedrosak 26 itzuli eman zizkion Sepangeko zirkuituari eta gogor ari zen lanean bere teknikarien ondoan motoaren esekiduren funtzionamendua hobetzeko, gogor balaztatu behar izan du eta erori egin da. Dani oinez itzuli da boxera, bere teknikarien taldearekin hitz egin du eta atseden hartzea erabaki du taldeko mekanikariek istripua izan duen motoa aztertzen zuten bitartean.

Bitartean, boxaren beste aldean, egun lasaia izan du Andrea Doviziosok. Italiarra pixkanaka joan da hobetzen, eta aurreko probaren ondoren HRCri eskatu zizkion hobekuntzak egiaztatu ditu bere talde teknikoarekin. Doviziosok, 52 itzuli eman ondoren, hirugarren denborarik onena egin du 36. itzulian, 2.01’631 seg-rekin, Valentino Rossitik 536 milarenetara, malaysiar trazatuan azkarrena izan dena. Italiarra oso pozik zegoen bere motoaren garapenak hartu duen noranzkoarekin eta Honda HRCk egin duen esfortzu handiarekin.

Arratsaldean, Dani Pedrosa pistara itzuli da taldeak istripua izan duen motoa konpondu ondoren. Espainiarrak arratsalde ona izan du eta egunaren bukaeran, bere motoarekin guztiz pozik ez dagoela adierazi du. Daniren esanetan, oraindik ere lan asko egin beharko dute multzoaren lehiakortasuna hobetzeko. Pedrosak 47 itzuli eman dizkio malaysiar trazatuari, eta bere denborarik onena 41.ean lortu du. 2.02’036 seg-rekin, zazpigarren izan da, Rossitik 968 milarenera.

Ostiralean, MotoGPko pilotuek Sepangeko entrenamenduen bigarren eta azken saioa egingo dute eta, datorren hilean, Qatarreko probei ekingo diete. Han, 2010eko Munduko Txapelketa apirilaren 11an Losaileko Zirkuituan, Doharen kanpoaldean, hasi aurreko azken entrenamenduak burutuko dituzte.

Dani Pedrosa >> 2.02’036 seg, 47 itzuli, 261 km
“Gaur lan asko egin dugu motoari zenbait doikuntza ezartzeko, baina gehiegi higitzen zen eta arazoa ezin izan dugu konpondu. Kurbetatik igarotzean abiadura areagotzen saiatuko gara bihar, eta aurrera egiteko motoaren konfigurazioan hobekuntzaren bat sartzen saiatuko gara. Abiadura txikian nindoanean, urkilan erori naiz; beranduegi balaztatu dut eta trazatutik ez ateratzen saiatzen ari nintzela, aurreko gurpila labaindu eta lurrera erori naiz. Proba hauek oso garrantzitsuak dira guretzat, denboraldiaren hasiera hor bertan dagoelako. Bihar gauzak lortzea espero dugu”.

Andrea Dovizioso >> 2.01’631 seg, 52 itzuli, 288 km.
“Oso pozik nago proben lehenengo egun honekin. Hirugarren denborarik onena lortu badugu ere, garrantzitsuena erritmoa pixkanaka hobetzean joatea lortu dugula da. Azkar ibili gara saio guztietan eta hori pozgarria da. Jakina, oraindik ere lan asko dugu egiteko buruan dauden pilotuekiko dugun distantzia murrizteko, baina aukerak ditudala uste dut eta oso pozik nago Hondak egindako lanarekin. Gaur, motoaren gainean dudan posizioa aldatu dute eta emaitzak oso onak izan dira. Era berean, konfigurazio elektroniko berria ere probatu dugu. Bihar, itzuli gehiago eman nahi ditugu lasterketaren erritmoa egiaztatzeko”.

Lotutako estekak:
Pedrosa Zonan sartu
Dovizioso Zonan sartu
2010 Munduko Txapelketaren MotoGP pilotu guztiak ezagutu
2010eko lasterketa guztiak: Munduko Txapelketaren egutegia
Datu estatistiko guztiak, sareko superbilatzaile osoenean

2010/02/26

Azken berriak

> Euriak eta hotzak Marc Marquezen entrenamenduen bukaera aurreratzea eragin dute
> Marc Márquezek eguraldiaren hobekuntza aprobetxatu du bere Derbi RSArekin hobetzeko


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.