Repsol Honda Team lanera itzuli da Sepangen - repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Motoziklismoa > Albisteak > Gaurkotasuna
Repsol Honda Team lanera itzuli da Sepangen

Copy Repsol

Repsol Honda Teamak bere 2010eko lehenengo entrenamendu ofizialei hasiera eman die Sepangeko Nazioarteko Zirkuituan (Malaysia), MotoGP-ko neguko atsedenaldiaren ondoren. Hondaren egitura ofizialak Dani Pedrosa espainiarra eta Andrea Dovizioso italiarra izango ditu aurten ere taldean, eta gaur goizean berriz ere ireki ditu bere boxeko pertsianak. Talde osoa hasi da lanean datorren denboraldia prestatzeko.

Nahiz eta HRCko ingeniariak eta proben pilotuak negu osoan aritu diren RC212V motorra garatzeko lanean, gaur igo dira lehenengo aldiz Pedrosa eta Dovizioso haien 800 z.p.-ko Honda V4 motoetara iazko azaroak 11tik. Bi pilotuek MotoGP bat gidatzeko moduari ohitzen aritu dira lehenengo egunean, bi hileko atsedenaldiaren ondoren eta HRC-k barneratu dituen hobekuntzak probatzeko lasterketa laburrak egin dituzte.

51 itzuli eman ditu Doviziosok; pozik zegoen bere RC212V motoaren etekinarekin, eta moto berriak erakutsi duen ahalmenarekin. Itzuliko denbora onak lortzea ez zen ezinbestekoa eta 23 urteko italiarra seigarren izan da, 2 minutu eta 2’630 segundorekin.

Pedrosak, 2009ko denboraldiko azken lasterketaren irabazlea, erritmo konstantearekin hasi du entrenamendua eta 51 itzuli osatu ditu 2010eko RC212Varekin. Berriz ere, 26 zenbakia eramango du motoan. Ez du ezker eskumuturrean minik sentitu iragan abenduan aurreko lesioko torlojua kentzeko egin zioten ebakuntza zela eta. Repsol pilotuak zortzigarren bukatu du eguna, 2 minutu eta 2’866 segundoko denbora onenarekin.

Ostiralean itzuliko dira Repsol Honda Teameko pilotuak lanera, entrenamenduei bukaera emateko. Gero, berriz ere itzuliko dira Sepangera otsailaren bukaeran, 2010eko denboraldiaurrearekin jarraitzeko.

Dani Pedrosa, 2:02:866 seg. 51 itzuli
“Entrenamenduen egun arrunt bat izan da. Aspalditik ez nintzen moto baten gainera igotzen, beraz, abiadura handietara eta erritmo bizietara ohitzea kostatu zait, baina hori normala da. Ez genituen itzuliko denbora apartak lortu nahi, ezta etekin handia lortzerik ere, beraz, Ohlins esekiduretan aritu gara denbora luzez lanean, iazko denboraldiarekiko aldaketa handia delako. Ezker eskumuturrean sentsazioa ona izan da, abenduan torlojua kendu bazidaten ere, eta hori ona da. Oro har, lasai ibili naiz gaur, hobetzeko denbora asko dugu eta, bihartik hasita”.

Andrea Dovizioso, 2:02:630 seg. 51 itzuli
“Oso garrantzitsuak dira entrenamendu hauek, eta gogo handiz igo naiz motora neguko atsedenaldiaren ondoren. Oso egun ona izan da eta pozik nago Hondak hona ekarri digun makinarekin. Lan asko dugu egiteko eta ongi prestatzeko oraindik gauza asko egin behar dugu, beraz, gaurko itzuliko denborak ez dira gure ahalmenaren adierazgarri. Hondak elektronikan egin duen lana aurrera pausoa izan da eta xasisarekin izan ditudan sentsazioak ere hobetu dira. Lasterketan eraman dezakegun erritmoa hobetzen oinarritu gara eta horretan jarraituko dugu lanean biharkoan ere. Gauza asko dugu oraindik probatzeko, baina azken saioa garrantzitsua izan da niretzat bide onetik goazela egiaztatzen duelako”.

Beste esteka batzuk:
2010eko lasterketa guztiak: Munduko Txapelketaren egutegia
MotoGP-ko pilotuak
Munduko Txapelketaren zirkuituak

2010/02/04

Azken berriak

> Sepang, urteko lehenengo lasterketa
> Ebakuntza egin diote Repsoleko Dani Pedrosa pilotuari, esker eskuko torloju bat kentzeko


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.